A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa

@lang('general.contacto_text')

Jarri gurekin harremanetan

services.h1

Eremu paregabea daukagu zuretzat, gure arreta eta gure zerbitzu guztiez goza dezazun tarte bat. ULMA, zure parte bat gara

Horretarako, berez ateratzen zaiguna egiten dugu: hurbil mantentzea, babestea, behar bakoitza norberarena izango balitz bezala sentitzea, teknologia berrietan sakontzea, informazioa kudeatzea eta guri gustatuko litzaizkigukeen zerbitzu guztiak proposatzea. Gure zerbitzuek barne hartzen dituzte bezeroaren arreta, ohiko mantentze-zerbitzuak, monitorizatze adimenduneko zerbitzuak, bezeroari erantzun proaktibo bat emateko aukera ematen diotena, gerta daitezkeen aldaketen aurrean.

Gure biltegi automatizatu berriak 24 orduko entrega-zerbitzua eskaintzeko eta picking erroreak txikiagotzeko aukera ematen du
Guillermo Ecenarro CEO (BESA)

Hasieratik amaierara arte zure ingeniaritza logistikoko proiektuan.

Aholkularitza

Plangintza eta ingeniaritza

Proiektua gauzatzea

Saldu osteko zerbitzua

Gure instalazioak lehen egunean bezala zainduta egon daitezen, mantentzeko babeslerik onena gu geu gara. Mantentzeari begira dauden gure zerbitzu aukeraren bidez, zure inbertsioa modu egokian mantentzea lortzen dugu, gure 500 instalazio baino gehiagotan hartutako ezagutzari esker.

Zure zerbitzu-beharretara eta zure mantentze-taldearen beharretara moldatzen gara, zure neurrirako gutxieneko ordutegiak eskainiz, zure beharretara egokituta dauden denboretan erantzunez. Horrez gain, gure teknikari-taldearekin urrutitik jarduten laguntzen duten tresnak ditugu.

Gure bezeroen arretarako bulegoa 24 ordutan artatzen du, zure taldea, edozein gorabehera gertatzen bada, gurekin harremanetan jar dadin. Gure taldea erabat gaitua da, eta azkar eta eraginkortasunez jardungo du, zure arazoa lehenbailehen konpon dadin.
Gure helburua gure bezeroak instalazioa modu egokian mantentzeko gai izatea da. Horretarako, bezeroak prestatzeko eta beren instalazioa azkar, eraginkortasunez eta seguru zuzentzeko aukera ematen dugu.
Gure ordezko piezen sailak primeran daki zerez osatuta dauden gure instalazioak, eta horretaz baliatzen da proposamenik onena emateko. Ordezko piezen zerrendak egiten ditugu instalazio bakoitzerako, eta zure beharren araberako entrega-zerbitzua eskaintzen dugu.

Eragiketa automatikoaren bizi-zikloa errazteko teknologia

Dauden teknologiei esker, ULMA Handling Systems-en eragiketa automatizatuak informatzaile aktiboak izan daitezke eragiketaren barruan, instalazioak beren kabuz zaintzea lortuz.

Monitorizazioa denbora errealean

Monitorizazio bat sortu da denbora errealean gure bezeroen instalazioen eta gure zerbitzuen sailaren artean. Monitorizazio honi esker, ULMAn edozein akats edo disfuntzio aurkitzeko gai gara, edozein tokitatik, eta edonoiz, erantzun azkar eta eraginkorra eskaintzeko.

Bilakaera moldagarria

Bestalde, gerta daitezkeen gorabeheretan laguntza bermatzeko datuak hartzen ari dira, eta instalazioak sortutako datuak gordetzen ari dira. Haren joerak ere aztertuko dira

Galdetu gure SGA softwareari buruzko informazio guztia

U·MIND > Zerbitzuen Baldintza Orokorrak >