Pribatutasun politika
Pribatutasun politika honen bidez, ULMA Manutención-ek webgune honetan gordetzen diren datu pertsonalak zertarako erabiltzen diren jakinarazten die erabiltzaileei, libreki eta borondatez erabaki dezaten emandako informazioa eman nahi duten ala ez. Datuak xede jakin, esplizitu eta legezkoetarako bakarrik jasoko dira, eta ULMA Manutención-ek gerora ez ditu tratatuko xede horrekin bateraezina den modu batean.
Pribatutasun politika hau alda edo egunera daiteke, beraz, gomendatzen dugu orri hau berrikustea, aldaketa horiekin ados zaudela ziurtatzeko.
NORK TRATATZEN DITU ZURE DATUAK?
Lortutako datuak ULMA Manutención S.Coop. enpresak tratatzen ditu (ULMA Handling Systems aurrerantzean).
- IFZ: F20091443
- Helbide soziala: Garagaltza auzoa, 50, p.k.: 67 -20560 OÑATI- Gipuzkoa.
- Tel. +34 943 782 492
- Faxa: +34 943 782 910
- Helbide elektronikoa: Helb. el.: info@ulmahandling.com
ZER HELBURUREKIN TRATATZEN DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK?
ULMA Handling Systems-en helburu honekin tratatzen dugu interesdunek ematen diguten informazioa:
- Webaren bidez egiten diren informazio kontsulta edo eskaerei erantzutea, egindako eskaerak zuzen artatuko direla bermatuz.
- Interesdunen alta eskaerak gure newsleter-en kudeatzea.
- Enpresako lanpostuetarako hautagaiak kudeatzea.
- Interesdunaren eskaerari erantzutea azoka baterako gonbidapen jasotzeko edo bilera bat adosteko.
Interesdunek ematen diguten informazioa tratatzen dugu, eta emandako datu pertsonalak konfidentzialtasunez tratatuko ditugula hitzematen dugu.
ZENBAT DENBORA GORDEKO DITUGU ZURE DATUAK?
Emandako datu pertsonalak legez ezarritako aldietan gordeko ditugu, kontratu-harremanak jarraitzen duen bitartean. Hala ere, interesdunak ezabatzea ere eska dezake.
Kontratua amaitutakoan datuak blokeatuko dira, tratatzea eragozteko, Administrazio Publikoen eta Auzitegien eskura jartzeko eta tratamenduak ekarritako erantzukizunei erantzuteko ez bada salbu, erantzukizun horiek preskribatzeko epean bakarrik.
ULMA Handling Systems-ek datuak deuseztatu edo zuzenduko ditu zehatzak badira, osatugabeak, edo bere helbururako beharrezkoak edo egokiak izateari uzten diotenean.
ZEIN DA ZURE DATUAK TRATATZEKO LEGITIMAZIOA?
Tratamendurako legezko oinarria interesdunaren baimena bera da.
Libreki eta borondatez erabaki ahalko duzu informazio hori tratatzea nahi duzun ala ez. Zure aldetik informazioa behar badugu, borondatez eta berariaz ematea eskatuko dizugu beti.
NORI JAKINARAZIKO ZAIZKIO ZURE DATUAK?
ULMA Handling Systems-ek hitzematen du ez dizkiela datuak hirugarrenei utzi, saldu edo emango, zuk berariazko baimenik ez baduzu ematen, legeak eskatzen ez badu salbu.
Datuak sekretupean gordeko ditugula hitzematen dugu, eta aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe ikustea saihesteko beharrezko neurriak hartuko ditugula bermatzen dugu.
Legediak zure datu pertsonalak babesteko eskatutako segurtasun-mailarik handienak ezarrita ditugu.
ZER ESKUBIDE DITUZU ZURE DATUAK EMATEN DIZKIGUZUNEAN?
Edonork dauka ULMA Handling Systems-en dagozkion datu pertsonalak tratatzen ari diren ala ez berresteko eskubidea.
Nahi duenak, bere datu pertsonalak ikusteko eta zehatzak ez direnak zuzentzea edo ezabatzea eskatzeko eskubidea du, bestelako arrazoien artean, datuak dagoeneko ez badira beharrezkoak jaso ziren helburuetarako.
Zenbait kasutan, interesdunek bere datuen tratamendua mugatzea eskatu ahalko dute. Kasu horretan, erreklamazioetarako bakarrik gordeko ditugu. Horrez gain, interesdunek baimena ken dezakete edonoiz, horrek, kendu aurretik zuen baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean eragin gabe.
Zenbait inguruabarretan, bere egoera bereziarekin lotutako arrazoiengatik, interesdunek bere datuak ez tratatzea eskatu ahalko dute. ULMA Handling Systems-ek datuak tratatzeari utziko dio, ezinbesteko legezko arrazoiengatik salbu, edo egon daitezkeen erreklamazioetatik defendatzeko izan ezik.
Erabiltzaileak, emandako datu pertsonalak beste arduradun bati zuzenean emateko eskubidea izango du, modu egituratu batean, denek erabiltzeko eta mekanikoki irakurtzeko, teknikoki posible bada.
Datuen titularrak, edo bere legezko ordezkariak, bere nortasuna egiaztatuz, aipatutako eskubideak balia ditzake. Horretarako, mezu elektroniko bat bidaliko beharko du helbide honetara: info@ulmahandling.com edo postaren bidez: ULMA Manutención S.Coop. Garagaltza auzoa, 50, p.k.: 67 -20560 OÑATI- Gipuzkoa.
Zure eskubideei buruzko informazio gehigarria eskura dezake Datuen Babeserako Espainiako Agentzian: http://www.agpd.es
Eskubideen titularrak ez bada ase geratu horiek erabiltzean, Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren laguntza eska dezakezu, zure eskubideen erabilera eraginkorra izan dadin. Horretarako, eskubide-babeseko erreklamazio bat aurkeztu beharko duzu (http://www.agpd.es).