Lege-oharra
ULMA Manutención kooperatiba-sozietateak (ULMA Handling Systems aurrerantzean) Informazio Sozietatearen eta Merkataritza Elektronikoaren uztailaren 11ko 34/2002 Legean, eta Europako Parlamentuko eta Kontseiluko 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Arautegian (EB), pertsona fisikoen datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio libreari buruzkoan, ezarritako baldintzak betetzen ditu, eta xede horrekin sortu da lege-ohar hau.
Web-orri hau ikusten duen edonork, baldintza hauek irakurri eta beteko dituela hitzematen du; baita aplikatzekoa den beste edozein lege-xedapen ere. Web-orri honetatik nabigatzearen ondorioz, erabiltzaileak baldintza hauek eta haietan gerta daitezkeen aldaketak ulertu eta berariaz onartzen ditu.
WEB-ORRIAREN TITULARRAREN IDENTIFIKAZIOA.
- ULMA Manutención S.Coop.
- Garagaltza auzoa 50, posta-kutxa: 67
- 20560 Oñati
- Gipuzkoa, Spain
- IFK: F20091443
- Tel: +34 943 78 24 92
- Helb. el.: info@ulmahandling.com
ULMA Manutención S.Coop. Euskadiko Kooperatiben Erregistroan izena emanda dago, Kooperatiba Sozietateen Inskripzio Liburuaren 531. folioan, 84.1.071 inskripzio-zenbakiarekin.
WEBGUNEAREN HELBURUA
Webgune honen helburua bere jarduerari buruzko informazioa ematea da. Ez da inola ere zehaztutako arloei buruzko aholkuak emateko baliabidea. Horretarako, ULMA Handling Systems-era jo beharko du erabiltzaileak.
Webgune honen edukiak nahitaez orokorrak dira, eta ez dira inolako aholkularitza profesionaleko zerbitzu bat emateko. Horrenbestez, erabiltzaile bakoitzaren inguruabarren eta egoera bereziaren ezagutzan eta azterketan oinarritu beharko da.
Webgunerako sarbideak erabiltzaile izaera ematen dio, eta lege-ohar honetan jasotzen diren baldintza guztiak osorik eta erreserbarik gabe onartzea ekartzen du. Beraz, webgune honetara sartzen zaren bakoitzean lege-ohar hau irakurtzea gomendatzen dizugu, haren baldintzek aldaketa izan ditzaketelako.
ULMA Handling Systems-ek beretzat gordetzen du webgune honen zerbitzua edota edukiak alde bakarretik eta aldez aurretik jakinarazi gabe hobetzeko, aldatzeko edo kentzeko eskubidea. Ez du erantzukizunik eduki horiek edo beren egiazkotasunak hirugarrenei eragin ahal dizkieten kalteetan, ez eta beste webgune batzuetarako esteken bidez zeharka sartzen diren edukietan ere.
Webgunearen arduradunek ez dute beren gain hartzen inolako erantzukizunik, hala badagokie, webgune honetan egon daitezkeen kanpoko esteketan.
WEBAREN EDUKIAK
Oro har, webgune honen bidez eskaintzen diren zerbitzu eta edukia gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez, frantsesez eta portugesez egongo dira ikusgai. Dena den, ULMA Handling Systems-ek beste hizkuntza batzuk erabil ditzake. Emaileak ez du erantzukizunik erabiltzaileak webeko hizkuntza ez badu ulertzen, ez eta horrek izan ditzakeen ondorioetan ere.
ULMA Handling Systems-ek libreki eta aldez aurretik jakinarazi gabe egin ditzake, webgune honetan, egokitzat jotzen dituen aldaketak. Horrela, ematen diren edukiak eta zerbitzuak aldatu, kendu eta erantsi ditzake; baita aurkezten diren edo kokatuta dauden modua ere. Ez du erantzukizunik izango horrek erabiltzaileengan izan ditzakeen ondorioetan.
JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
Webgune honen eduki guztiak, horiei dagozkien testuak, grafikoak, irudiak, diseinua eta jabetza intelektualeko eskubideak, marka, izen komertzial edo beste edozein bereizgarri guztiak mugarik gabe barne hartuz, webgunearen titularrarenak edo haren legezko jabeenak dira, eta eskubide guztiak haien gainean erreserbatuta geratzen dira. Webguneko eduki guztiak behar bezala babesten ditu jabetza intelektual eta industrialeko arautegiak; baita dagozkion erregistro publikoetan izena emandakoak ere.
Debekatuta dago edukiak berregitea, osorik edo zati batean, edozein modu eta baliabideren bidez, bai mekaniko, bai elektroniko, erreprografiko edo bestelakoa. Halaber, ezin dira zabaldu, jendeari jakinarazi edo banatu, aldez aurretik ULMA Handling Systems-en edo haren legez jabeen baimenik ez badute.
ULMA Handling Systems-enak ez diren eta webgunean ager daitezkeen diseinu, logotipo, testu edota grafikoak, dagozkien jabeenak dira, eta haiek dira horiekin gerta daitekeen edozein gorabeheraren erantzuleak.
ULMA Handling Systems-ek ez du erantzukizunik izango webgune honetara sar daitezkeen pertsonek edukiak erabiltzeagatik eragin ditzaketen kalteetan, edo indarreko edozein legezko xedapen urratzeak ekar ditzakeen ondorioetan.
COOKIEAK
Webgune honek “cookieak” erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun.
Zure ordenagailuan instalatutako cookieak utzi, blokeatu edo ezaba ditzakezu, zure terminalak edo gailuak erabiltzen dituen nabigatzailearen aukerak konfiguratuz.
Erabiltzaileak nabigatzaileak konfiguratzeko orduan, fitxategi horiek ez instalatzea ezar dezake, hala ere, kasu horretan, gerta daiteke webguneak eskaintzen dituen funtzionalitate guztiak ezin erabiltzea.
Konfigurazioa aldatzeko aukerari buruzko informazio gehiago cookieen politikaren atalean ikus daiteke.
ERANTZUKIZUNA
Webgune honetara sartzen diren erabiltzaileek Legeari jarraituko diote, eta ezin dira sartu ez webgunera, ez edukietara, ezarritakoa ez den beste modu batean, edo legez kontrako helburuekin, eskubideak eta hirugarrenen askatasunak urratuz, edo weba kaltetu, narraitu edo moteldu ditzakeen modu batean, ULMA Handling Systems-en edo hirugarren erabiltzaileen kalterako bada. Weba gaizki erabiliz, hirugarren pertsonei kalteak eragiten badizkiete, erabiltzaileek bere gain hartuko dute horren erantzukizuna.
ULMA Handling Systems-ek ez du inolako erantzukizunik izango webgune honetan argitaratutako informazioarengatik, betiere informazio hori hirugarren batek manipulatu edo sartu badu.
Nolanahi ere, ULMA Handling Systemsek adierazten du berehala kenduko duela Estatuko edo nazioarteko legediaren, moralaren edo ordena publikoaren aurkako edozein eduki, edo hala badagokio, berehala kenduko duela webgune horren helbidea. Horrez gain, dagokion arloan eskumena duten agintariei jakinaraziko die. Erabiltzaileak uste badu webgune honetan edukiren bat Estatuko edo nazioarteko legediaren, moralaren edo ordena publikoaren aurkakoa dela, webguneko titularrari berehala jakinaraztea eskatzen dugu.
Webgune hau, zuzen ibiltzeko aztertu eta probatu da. Hasiera batean berma daiteke urteko 365 egunetan, eguneko 24 ordutan ibiltzen dela. Hala ere, ULMA Handling Systems-ek ez du baztertzen zenbait programazio-akats egotea, edo ezinbesteko inguruabarrak gertatzea, webgune honetara sartzea eragozten dutenak.
ADINGABEAK
Adingabeek ikusten dituzten eduki edota zerbitzuen gaineko erantzukizun osoa haien ardura duten pertsonek izango dute.
IP HELBIDEAK
Webgune honen zerbitzariek automatikoki detekta dezakete IP helbidea eta erabiltzaileak erabilitako domeinu izena. IP helbide bat ordenagailu bati automatikoki esleitutako zenbakia da, Internetera konektatzen denean. Informazio hori guztia zerbitzariaren jarduera fitxategi batean erregistratzen da, eta horrela, datuak geroago prozesa daitezke, neurketa estatistikoak bakarrik egiteko, orrien inprimaketa kopurua, web-zerbitzuetara egindako bisita kopurua, bisiten ordena, sarbide puntua eta bestelakoak ezagutzeko.
ESTEKAK
ULMA Handling Systems-ek edozein esteka kentzeko eskubidea du, edukia legez kontrakoa dela jakiten duenean, edo hirugarrenen ondasun edo eskubideak kaltetzen baditu.
Ez du erantzukizunik beste web batzuk irekitzeko webean sartzen diren hiperesteken fidagarritasunean eta azkartasunean, eta ez du bermatzen esteka horien erabilgarritasuna. Bestalde, ez du erantzukizunik ere erabiltzaileek esteka horien ikus ditzaketen eduki edo zerbitzuetan, eta web horien funtzionamendu onean.
SEGURTASUNA
Webguneak oro har industrian onartutako informazioaren segurtasun-teknikak erabiltzen ditu, hala nola firewall-ak, sarbidea kontrolatzeko prozedurak eta mekanismo kriptografikoak, hori guztia datuak baimenik gabe ez ikusteko.
Era berean, ULMA Handling Systems-ek neurri teknika eta antolaketa neurri guztiak hartu ditu datu pertsonalen segurtasuna eta osotasuna bermatzeko; baita galtzea eta baimenik gabeko hirugarrenek aldatzea edota ikustea saihesteko ere.
DEUSEZTASUNA EDO DEUSEZTAGARRITASUNA
Edozein hizpaketa deusez, baliogabea edo ez-eraginkorra deklaratzen bada, osorik edo zati batean, ez du eraginik izango da gainerako baliotasunean edo eraginkortasunean, eta lotesleak izaten jarraituko dute ULMA Manutención enpresarako eta erabiltzailearentzat.
APLIKATZEKO LEGEA ETA JURISDIKZIOA
Erabilera baldintza hauek Espainiako legeak ezarritakoari jarraitzen diote. Edozein gatazka edo desadostasun gertatuko balitz, egokitzen zaion edozein foruri berariaz uko eginez, Bergarako epaitegi eta auzitegien foruaren mende geratuko da erabiltzailea.