People beyond engineering
We handle your success
KOOPERATIBA.
ERANTZUNKIDETASUNA
Batera, helburu berarekin eta enpresa partekatu batean. Gure kooperatiban, kide guztiak dira garrantzitsuak, eta talde moldakor bat edukitzearen aberastasuna emaitzetan ikusten da. Gure bezeroen proiektuak geure egiten ditugulako, kolaboratzaile- eta aliantza-ekosistema batekin lan eginez, soluziorik onena garatzeko helburuarekin.
Pertsonak dira gure enpresaren muina; ULMA-ren proiektu guztiak beren gain hartzen dituzten pertsona arduratsuak. Zure proiektua esku onetan dagoela jakitearen segurtasuna eta konfiantza izango duzulako gurekin.
Mundua ez zaigu eman izan soilik hari begira egoteko, hura eraldatzeko baizik
ULMA TALDEA
ULMA taldearen barruan gaude. Talde horren negozioak eta jarduerak honako sektore hauetan ardazten dira: Nekazaritza, Architectural Solutions, Eraikuntza, Conveyor Components, Embedded Solution, Packaging, Advanced Forged Solutions eta Manutentzio zerbitzuak.
ULMA taldea Espainia iparraldeko enpresa-talde garrantzitsuenetako bat da; 5.500 profesionalek baino gehiagok osatzen dute, eta negozio-bolumena 900.000 milioi euro ingurukoa da.
ULMA FUNDAZIOA
ULMA Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, ULMA taldearen baitan sortu dena taldea osatzen duten bederatzi negozioek sortutako aberastasunaren zati bat gizarteari itzultzeko konpromisoa hezurmamitzeko. Eraldaketa sozialaren bidez, onberagoa eta jasangarriagoa den eredu bat lortzea da helburu nagusia.
1961ean ULMA sortu zenetik, gizartea eraldatzeko asmoan oinarritzen den ekonomia sozialaren eredu bati jarraitzen diogu. Arrakasta ekonomikoa eta gizartearen ongizatea eskutik hartuta doaz proiektu sozioenpresarial handi honetan.
Memoria Soziala Ikusi
ALDAKETAREN ERAGILEETAKO BAT GARA
Planetarekiko, pertsonekiko eta proiektuekiko konpromiso irmoa dugu. Gure ikuspegi zabalari esker, etorkizunari hurbiletik begiratzeko aukera dugu; horregatik, gure produktuen bizi-zikloa luzatzen duten ingurumen-irizpideak txertatzearen aldeko apustua egiten dugu. Hala eta guztiz ere, orainean ere bizi gara. Ekimen onuragarriak sustatzen ditugu, eta gure kooperatibako kideen jarrera arduratsuak saritzen. Aldaketaren protagonistetako bat gara, eta urrats txikiak egiten ditugu, egunez egun jasangarriagoak eta inguruarekiko koherenteagoak izan gaitezen.
KUDEAKETA ETIKO ETA ARDURATSUA
Compliance-ari buruzko sistema bat dugu gure DNA osatzen duten gainerako interes-taldeei zuzenduta dagoena. Compliance sistema da ULMA Handling Systems-en eta garenaren, sinesten dugunaren eta egiten dugunaren funtsa.
Ezarritako jardunbideak errespetatzeko konpromisoa dugu; horregatik, Compliance sistema da gure eguneroko kudeaketaren ardatz nagusia, gure erakundearen izen ona eta sinesgarritasuna babesten baititu.
Gure Kode Etikoa hemen kontsulta dezakezu.