A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa

@lang('general.contacto_text')

Jarri gurekin harremanetan

SYSTEME U

Konpainiak automatizazio logistikoko sistema osoa garatu du Nantesetik hurbil dagoen Les Herbiers zentroan. Plataformak ehun-gaiak eta bazar produktuak hornitzen ditu 140 saltokietan.

Beharra

Eskabidek prestatzeko prozesua optimizatzea eta egindako eragiketen produktibitatea eta kalitatea hobetzea.

Proposatutako soluzioa

Sisteman Miniload-Fine Stocker motako 6 transelebadore daude, eta espezialitatearen araberako eremu finkoak ditu: postu finko bat fatxadan bazarrerako, eta bi postu finko ehun-gaietarako. Horrez gain, transelebadoreek automatikoki hornitutako 3.600 posizio dinamiko ere baditu.

Gai gehienak edukiontzietan biltegiratzen dira. Instalazioak 34.000 edukiontzi biltegiratu ditzake.

Hari gabeko display-ak

Picking operadoreak produktuaren posizioetan eta hari gabeko display-ak (wireless) dituzten prestaketa-orgetan (picking cart) dauden Pick to Light sistemen bidez egiten dira. Eskabideak prestatzeko intuiziozko metodo honek paperean oinarritutako metodoek ezarritako irakurtzeko eta idazteko lanetatik erabat aska uzten du operadorea. Wireless diseinu esklusiboarekin, biltegiko edozein tokitan erabil daiteke, kablerik eta finkatzeko elementu finkorik behar izan gabe. Systeme U-k duen picking sistemak malgutasunik handiena ematen du, eta displayak biltegiko edozein tokitan koka daitezke segituan.

Sistemak zazpi koloreko 3.600 display baino gehiago ditu, eragiketa sortzaile eta malguak egin ahal izateko. Horri esker, langile edo eskabide anitzeko prozesuak aldi berean egin daitezke eremu berean.

Biltegiko eremuaren erabilera optimizatzen du. Horrela, edozein tokitan put-to-light sailkatze-sistema bat berehala gaitzen du. Soluzio mugikorra da, erraz garraiatzekoa, eta eskabidearekin batera joan daiteke prestaketa-prozesu osoan.

Sistema ULMA Handling Systemsek garatutako SGAk kontrolatzen du, eta Système U Ouest kudeaketa-programarekin konektatuta dago denbora errealean.

 

Emaitza

ULMA Handling Systemsek garatutako automatizazio-sistema 2.000 bazar-erreferentziei aurre egiteko diseinatuta dago; eguneko 5.000 eskabide-lerro, eta 7.000 ehun-gaien erreferentzia. Eguneko 22.000 eskabide-lerro presta ditzake.

Biltegi automatikoa Picking Cart
Automatizazio logistikoa
Systeme U - Picking Cart Garraio automatikoa Systeme Un Biltegi automatikoa Systeme U-n Pick To Light Systeme U-n

Hitz egin gurekin

Zure produktibitatea hobetzeaz gain, zure logistikan eraginkorragoa izan nahi duzu?

Eskatu informazioa