Logistikak modari laguntzen dionean
Beharra
SKUNFUNK moda-marka ezagunak barne logistikako sistema aurreratua ezarri du, bi funtsezko eskaerei erantzuteko: bere denden sarea hazteko eta hornidura-katean arintasun handiagoa lortzeko, negozioaren izaera bera dela eta sasoien tentsioak gertatzen direlako.
Proposatutako soluzioa
ULMA Handling Systemsek eskaerak sailkatzeko /prestatzeko sistema berria hornitu dio moda-enpresari, pick/put to light elementuetan oinarrituz.
Horrela, 10 lan-estazioz osatuta dagoen apalategi dinamikoak egin ditu. Bestalde, lanpostu bakoitzak aurreko 33 dpd eta atzeko 30 dpd ditu, langileari pick/put to light jarduerak egiten laguntzeko.
Sistema berria ezarri denetik, ongi bereizita dauden zenbait fase ditu prozesu logistikoak. Lehen fasean, ehun-gaiak lan-estazioetan jasotzen dira, bere neurri eta kolorearen arabera kategorietan sailkatu ondoren.
Jantziak jasotakoan langileak laser-pistola batekin irakurtzen du etiketa, eta ULMAk garatutako softwareak adieraziko dio, pantaila batean, zer apaletan utzi beha duen jantzia plastikozko kutxa batean.
Emaitza
Dagoeneko papera ez erabiltzeak, eta eskaerak intuizioz prestatzeko soluzioa aukeratzeak, zehaztasuna eta produktibitatea hobetzea ekarri dute konpainiara. Bestalde, entrega-denborak murriztu dira eta bere barne-logistikan balio erantsirik ekartzen ez duten lanak kendu dira.
Hitz egin gurekin
Zure produktibitatea hobetzeaz gain, zure logistikan eraginkorragoa izan nahi duzu?
Eskatu informazioa