A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa

@lang('general.contacto_text')

Jarri gurekin harremanetan

LATICÍNIO SCALA

Eskaerak behe tenperaturara prestatzeko eta bereizteko konplexutasun handiko sistema logistiko hau 2017.urte erdialdean entregatuko da.

Jakina; gure planifikazio estrategikoan, etengabe berritzen ari gara, eta proiektu hau, bere osotasunean, aurrera pausu garrantzitsua da, baita sektorerako ere

Darley Ferreira Prozesuen eta Proiektuen koordinatzailea

Beharra

ULMA Handling Systems-ek biltegi automatiko eta eskaerak prestatzeko sistema bat ezarri du Laticínio Scala-rako, alegia; Scala markako gazta, gaztanbera eta gurin fabrikatzailea. Automatizatutako biltegia 2017. urte erdialdean entregatu zen eta enpresaren lehen banaketa zentroan instalatu zen, Sacramento, MG hirian.

Mota honetako proiektuetan know how zabala duela eta Europan arrakasta handiz hainbat instalazio burutu dituela, Entrepinares (esnekiak), Oblanca (hegazti-produktuak), Bonduelle (kontserbak eta izoztuak) bezalako enpresetan, hauxe da Brasilen garatutako ULMAko lehenengo proiektua, kontrolatutako tenperatura giroko elikadura industriarako biltegiko tenperaturak 2°C eta 4°C artekoak dira, picking arloa 8°C eta 10°C bitartean eta bidalketa arloan, berriz, 12°C eta 14°C bitartean.

Distribuzio zentroa eraikitzea eta hura automatizatzea erabaki genuen, bi arrazoirengatik: fabrikatze arloan toki libre utzi behar genuelako, non gaur egun bukatutako produktuak biltegiratzen baitira, eta eskaeren biltegiratze eta prestaketaren eraginkortasuna areagotu behar genuelako“, nabarmendu du Darley Ferreira-k, Prozesuen eta Proiektuen koordinatzailea eta Laticínio Scala-ko proiektuaren garapeneko arduraduna. Horrek, hitz horiez gain, adierazi zuen biltegiratzea erabat konbentzionala dela, paleten blokeoarekin.

Proposatutako soluzioa

Gure prozesu logistikoak zabaltzen saiatzeaz gain, merkatuan nabarmenago bihurtzeak, urtean %10 inguru, kontrol eta eraginkortasun logistikoa ekarriko zigun soluzio batean inbertitzera eraman gaitu, gure produktuetarako kalitate estandar eta freskotasun handiarekin“, azpimarratu du Ferreira-k. “Jakina; gure planifikazio estrategikoan, etengabe berritzen ari gara, eta proiektu hau, bere osotasunean, aurrera pausu garrantzitsua da, baita sektorerako ere“.

Laticínio Scala-rako ULMA Handling Systems-en proiektuak biltegi automatiko eta eskaerak prestatzeko jarduera handiko sistema bat hartzen du barne, Compact System palet garabi pilatzailearekin hornitutako biltegi batek osatuta, 1.400 palet hartzeko edukierarekin. Eskaerak prestatzeko, proiektuak pick to belt sistema ezarri da, produktuak paletik zuzenean bereizten eta 150 metroko arrabolak garraiatzen dituen pista batean ipintzen dituen eredu batekin.

Bereizketa hau pick to light bezalako display argitsuen, etiketatzaile automatikoen eta prozesuaren amaierako kutxen sailkatzaile baten bidez zuzentzen da“, esplikatu digu Gustavo Cristófaro-k, Brasilgo ULMAko merkataritza gerentea. “Egunean 16 mila kutxa bereizteko gaitasuna izango du: IK-LOG sistemak eragiketa guztiari eutsiko dio, alegia; ULMAk garatutako biltegiak kudeatzeko sistema. Azken horrek interfaz egingo du Scala-ko enpresa kudeaketa sistemarekin“.

 

Emaitza

Profesionalak nabarmendu du, halaber, Laticínios Scala-n galerak eraginkortasunez murriztu direla stockak kudeatzeko softwareari esker. Hura parametrizatuta dago FIFO (first in, first out) eta fabrikazio sortak kontrolatzeko, funtsezkoak elikadura industrian. CDak,, 7.000m2 okupatzen ditu eta zuzenean São Paulo, Minas Gerais eta Goiás estatuei hornitzen diela, bere gaitasunaren %70ekin lan egingo du eta Laticínio Scala artatu du 2021. urtera arte. Orduan, hedapen berri bat egin ahal izango du, baita biltegiratze alorrean ere, aparteko beste bi garabi pilatzaile barne hartuz.

Hitz egin gurekin

Zure produktibitatea hobetzeaz gain, zure logistikan eraginkorragoa izan nahi duzu?

Eskatu informazioa