A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa

@lang('general.contacto_text')

Jarri gurekin harremanetan

Papelera SAMSENG

Proiektuaren baitan, bederatzi garabi pilatzaile eta STV bidez materialak automatikoki garraiatzeko sistema bat dituen biltegi automatizatu bat egin da, produkzio-lerroa Banaketa Zentroarekin lotzen duena. 

Logistika-zentro berriari esker dagoeneko produktuak sistematikoki biltegiratzen eta modu efizientean bidaltzen ari dira, eta nabarmen gutxitu dira produktuak entregatzean egindako akatsak.

Carlos González Proiektu kudeatzailea

Beharra

Papelera Samseng Argentinako hiru zeta-paper fabrikatzaile handienetako bat da, eta haren logistika zentroak ahalmen osoarekin eta modu erabat automatizatuan funtzionatzen du, ULMA Handling Systems-ek garatu eta gauzatutako proiektuari esker. Instalazio hori sektore horretako Argentinako modernoenetakoa da, eta Buenos Aires-eko industria-barrutian dago kokatuta.

Papelera Samseng enpresak, une honetan, 50.000 tona tisu paper (apain-mahaiko, sukaldeko eta erabilera anitzeko gaietarako produktuak) ekoizten ditu gutxi gora-behera urtean eta Argentinan saltzen ditu. Enpresa bere arlo logistikoa automatizatzen hasi zen fabrikatze-instalazioan integratu zuenean, hurrengo urteetan hazkundea eragiteko asmoarekin adostutako negozio-plan baten baitan. Ezinbestekoa zen enpresaren produktibitatea, malgutasuna eta biltegiratzeko ahalmena hurrengo mailara eramatea, merkatuaren eskariari erantzuteko, baina ez zegoen toki fisikorik.

«Duela urte batzuk, konturatu ginen etorkizuneko eskaria asetzea erronka handia izango zela, etengabe hazten ari zen produktu kopurua mugitzeari, biltegiratzeari eta bidaltzeari dagokionez», adierazi du Carlos González-ek, Papelera Samseng-en proiektuaren kudeatzaileak. «Toki fisikoa falta zitzaigun eta teknologian inbertitzea pentsatu genuen. Soluzio orokor bat txertatzea iruditu zitzaigun modurik onena».

Proposatutako soluzioa

ULMA Handling Systems-en nazioarteko esperientzia eta Daifuku enpresa japoniarrarekin duen lotura erabakigarria izan zen Papelera Samseng enpresarentzat soluzio bat hautatzeko: proposatutako proiektua 26 metroko altuerako biltegi adimendun autosostengatzaile bat egitea zen, bederatzi garabi pilatzaile eta 31.000 palet baino gehiago biltegiratzeko ahalmena dituena.

Gainera, konplexu horrek sarrerako bi lerro ditu: lehenak, produkzio-eremua biltegi automatizatuarekin lotzen duenak, STV (Sorting Transfer Vehicle) sistema bat du, askotariko guneetan gaiak kudeatzeko, sailkatzeko eta jasotzeko balio duten errendimendu handiko sei ibilgailurekin. Sarrerako bigarren lerroa lehengaietarako soilik da eta zuzenean biltegian gordetzen da, garabi pilatzaileen bidez.

Alex Gutierrez, ULMA Handling Systems-en Latinoamerikako CEO-a azaldu du instalazio honen mugimendu-dinamika desberdina dela; izan ere, amaitutako produktuen paletak biltegiaren aurrealdetik sartzen dira, STV garraio-sistema automatikotik pasatu ondoren, eta lehengaien paletak biltegi automatizatuaren atzealdetik sartzen dira zuzenean. Sistemako bi garabi pilatzailek biltegiaren bi aldeetako sarrerak eta irteerak erabiltzen dituzte.

«Hondo bikoitzeko bederatzi garabi pilatzaile eta STV zirkuitua dituen biltegiratze-sistemari esker, produkzio-lerroen sarrerako fluxuaren beharrei eta Papelera Samseng-ek bidalketak egiteko duen eskari handiari erantzuteko aukera dugu», zehaztu du Gutierrezek. «Hori guztia bideratzeko Biltegia Kudeatzeko Softwarearen (SGA) adimenaz baliatzen gara, sistemaren eguneroko eragiketak egiten laguntzen baitigu, ahalik eta errendimendurik handiena lortzeko helburuarekin».

Halaber, zuzendariek azpimarratu dute Papelera Samseng-en proiektua fluxu logistikoen produktibitatea areagotzeko eta paletak biltegiratzeko dagoen tokiaren erabilera arrazionalizatzeko diseinatu zela, materialak maneiatzeko modua efizientea izan dadin, eta produktuen trazabilitatea erabatekoa.

«Sistema logistikoak prozesu guztiak hartzen ditu barne, materiala biltegiratzetik hasi eta erreferentzia bakarreko eta eskaera askotako palet osoak bidaltzeraino. Halaber, proiektuaren barruan picking gune bat dago, eskariak prestatzeko prozesua asko errazten duena, Pick to Light sistemari esker».

Emaitza

Proiektu horren ondorioz, Papelera Samseng enpresak jauzi positibo bat egin du bere jardueraren eta negozioaren kalitatean. Carlos González-ek, enpresako proiektuen kudeatzaileak, aipatu du logistika-zentro berriari esker dagoeneko produktuak sistematikoki biltegiratzen eta modu efizientean bidaltzen ari direla, eta nabarmen gutxitu direla produktuak entregatzean egindako akatsak.

«Bezeroei produktu kopuru handiak bidaltzen eta garaiz entregatzen ari gara. Laneko metodologia berriak dakarren aldaketa kulturalera egokitzen ari gara oraindik, baina zalantzarik gabe esan dezaket jada asko lagundu digula gure produktu-lerro osoaren antolakuntzak eta entregen kalitateak», esan du, amaitzeko, proiektuaren kudeatzaileak.

Hitz egin gurekin

Zure produktibitatea hobetzeaz gain, zure logistikan eraginkorragoa izan nahi duzu?

Eskatu informazioa