A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa

@lang('general.contacto_text')

Jarri gurekin harremanetan

SAICA PACK

Saica Packek stock-gaitasuna handitu du Sevillako biltegi automatiko berriarekin. Biltegi berriari esker, inbentarioa fidagarriagoa da, karga-denborak murrizten dira eta paletizazioaren kalitatea asko hobetzen da; ondorioz, bezeroentzako zerbitzua hobetzen da eta langileentzako segurtasuna handitzen da.

Beste bezero batzuek ULMArekin lan egitean izandako esperientziaz esaten zituzten gauza onak izan ziren arrazoi nagusia. Soluzioa diseinatzean izandako malgutasuna eta biltegia kudeatzeko tresna informatikoaren moldakortasun handia ere izan ziren arrazoi garrantzitsuak. Kontratatzeko fidagarriak zirela adierazten zigun horrek.

Saica Pack

Beharra

Saica Packek, uhin kartoia ekoizten duen Saica Taldearen negozio dibisioak, biltegiratze eta garraio automatizaturako soluzio bat ezarri du Sevillan dituen instalazioetan, bere biltegien stock ahalmena handitzeko eta kanpoko biltegien mende ez egoteko. Biltegia ULMA Handling Systemsekin batera garatu da, eta 7.000 pallet hartzeko ahalmena dauka. 

"Zerbitzuari dagokionez gure bezeroen eskakizunak gero eta gehiago direla ikusita, apurka-apurka gure stocka handitzera behartuta ikusi gara. Kanpoko biltegien mende egotea saihesteko, erabaki genuen biltegiratzeko soluzio batean inbertitzea. Erabilgarri geneukan azaleran nahi genuen biltegiratze ahalmena eduki ahal izateko aukera bakarra zen biltegi automatiko bat altuera handian egitea", Saica Pack.

Proposatutako soluzioa

Saica Packek Sevillan duen ekoizpen lantegirako garatu den soluzioak biltegiratze automatikorako sistema autosostengagarri bat dauka, 30 metroko altuerakoa, zeinak ekoizpen gunea bidalketa gunearekin lotzen duen, eta garraio sistema automatiko bat.

Enbalajeko produktua ekoitzi ondoren, AGVak arduratzen dira ekoizpen gunea biltegi gunearekin lotzeaz, gero materiala silo autosostengagarrira garraiatzeko. 

Lau unit load garabi pilatzailen kudeatzen dute biltegi automatizatua, eta ULMAren shuttle cartari (VTD) esker, modu automatikoan kudeatzen da bidalketen garraioa. Gainera, kamioiak era optimizatuan kargatzeko sistema bat lantzen ari da, grabitate bidezko garratzaile bat baino gehiago ezartzeko soluzio bati esker.

Emaitza

Saica Packen biltegi automatizatu berriak produktibitatea hobetzen utzi dio konpainiari, produktu bukatuak biltegiratzeko erabiltzen den lekua optimizatuz, eta inbentario fidagarritasun handitzea, karga denborak murriztea eta paletizatze kalitatea asko hobetzea lortuta. Gainera, automatizazio horrekin eskuzko prozesuak desagertu, eta lana eta langileen segurtasuna hobetu dira, Sevillako instalazioetan. 

AGV automatic.warehouse Conveyor.system

Hitz egin gurekin

Zure produktibitatea hobetzeaz gain, zure logistikan eraginkorragoa izan nahi duzu?

Eskatu informazioa