A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa

@lang('general.contacto_text')

Jarri gurekin harremanetan

PORTICO

Konpainiak berrikuntza logistikoko prozesu bati ekin dio ULMA Handling Systemsen eskutik, herrialde desberdinetako 100 denda eta 6.000 bezeroren sare propioaren banaketa optimizatzeko.

Beharra

Pórtico, oparien banaketan eta komertzializazioan, dekorazioan eta altzarietan espezializatutako enpresak logistikaren esparrura bideratu ditu esfortzuak azken bi urteetan. Horrela, biltegi automatikoa egin du Mosen (Vigo) duen egoitza nagusian, bere sektorean erreferentzia dena.

Proiektu honen buru ULMA Handling Systems izan da, eta Pórtico enpresaren eredu logistikoa enpresa moduan duen egoera berrira moldatu du, izan ere, jardueran hazkunde bikaina izan du, eta ekoizpenean eta produktibitatean hobekuntza nabarmenak lortu behar ditu.

Proposatutako soluzioa

ULMA Handling Systemsek proposatutako proiektuak zenbait fase izan zituen. Lehen fasean, stock-biltegi automatiko bat diseinatu zuen. Hor, egoitza nagusitik hornitzen diren opari guztiak jaso eta biltegiratzen dira. Guztira 20.000 palet biltegira ditzakeen biltegia da, eta 70 metroko luzera eta 20 metroko garaiera duten hamahiru korridore ditu. Korridore horiek, bi traverser-en bidez korridorez aldatzen duten zazpi transelebadore dituzte. Biltegia egunero 1.300 palet hartzeko eta bidaltzeko prestatuta dago.

Bigarren fasean, eskabideak prestatzeko sistema erdiautomatikoa diseinatu eta jarri zuen. Lau korridoreko miniload sistema du, 800x600x412 tamainako 24.000 saski gordetzeko. Han, picking lerrora eramango diren salgaiak biltegiratzen dira. Miniload hori urkila bikoitzeko lau transelebadorek kudeatzen dute, eta egunero gutxi gorabehera 6.500 saski mugitzeko prestatuta dago.

Miniload-e egunero 420 eskaera bidaltzeko ahalmena duen picking lerro bat du. Prestatzeko lanetarako Put to Light sistema erabiltzen da, eta horri esker, orduko 1.500 picking lerro kudea daitezke. Biltegiko eremu funtzional horretan, etiketatzeko eta fakturatzeko, kutxak ixteko eta automatikoki bideratzeko eremu bat ere badago.

Hirugarren fasean, 25.000 paletetarako stock-biltegi automatiko berri baten aldeko apustua egin zuen Pórticok.

Emaitza

Biltegi-lanen automatizazioari esker, oso hobekuntza garrantzitsuak lortu ditu Pórticok ekoizpen- eta produktibitate-ahalmenean. “Biak nabarmen hobetu dira, eta horri esker, kostuak aurreztu dira, eskaeren zerbitzuan azkartasun handiagoa lortu dugu eta hobekuntza lehiakorra ere izan dugu. Bestalde, sistema berri hauek jartzeak, gorabeherak murriztea eta eremua optimizatzea ekarri ditu“, adierazi du Jacobo Pardok.

Transelebadoreak Eskabideak prestatzeko sistema automatikoa
Sistema eta soluzio logistikoak
Pick To Light sistema Portico-n

Hitz egin gurekin

Zure produktibitatea hobetzeaz gain, zure logistikan eraginkorragoa izan nahi duzu?

Eskatu informazioa