A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa

@lang('general.contacto_text')

Jarri gurekin harremanetan

ORKLI

ORKLI eta ULMAK produkzioa eta logistika denbora errealean egiteko soluzio aurrerakoia diseinatu dute

Bezeroari emandako zerbitzua nabarmen hobetu da

Iker Estensoro Zuzendari komertziala

Beharra

E-KANBAN proiektuari ekiteko ORKLIren arrazoi nagusia bezeroari zerbitzu logistiko ezin hobea eskaintzeko aukera zen, zehatza eta denbora errealean, zerbitzuaren zain egon beharrik gabe

Proposatutako soluzioa

Orklin ezarritako Kanban sistema webean oinarritutako erabilera errazeko e-kanban sistema da, entrega epeak eta stocka murriztu eta azken batean bezeroa fidelizatzeko helburuarekin diseinatutakoa. Proiektu hau gauzatzeak material mugimendu guztiak RFID sistema batek kontrolatzea bermatzen du, hori dela eta informazio guztia denbora errealean jaso daiteke, prozesua optimizatu eta inbentarioa monitarizatuta.

Gainera Orkli-k bi armairu bertikal ditu bere instalazioetan. Sistema hauek produktua zuzenean langileari bidaltzen dio, eta horri esker, espazio, denbora eta kostuen aurrezki handiak lortzen dira.

Emaitza

Bezeroari emandako zerbitzua nabarmen hobetu da. Material kontsumoaren hornidura Orklitik materiala bezeroarengana garraiatzen pasatzen den denboraren menpe dago bakarrik. Hori dela eta, bezeroari materiala emateko entrega epea eta bezeroak behar duen stocka gutxitu egin dira. Gainera, inongo esfortzurik gabe, bezeroak ziurtatzen du kontsumitu duen materiala behar duen mementoan iritsiko zaiola, bere materialaren egoeraren informazioa edozein mementotan ikusi dezakeelarik, online eta guztiz eguneratuta

Shuttle Bertikala Vertical Lift System
Armairu bertikala Orkli-n
Orkli proiektua

Hitz egin gurekin

Zure produktibitatea hobetzeaz gain, zure logistikan eraginkorragoa izan nahi duzu?

Eskatu informazioa