Elikadura sektorera bideratutako garraio automatikoko sistemaren optimizazioa
Beharra
Molitalia, ULMAren soluzio logistikoan fidatu da bere Produkzio Planta eta Banaketa Zentroaren artean garraio automatikoko sistema bat ezartzeko Los Olivos barrutian, Lima (Peru). Zalantzarik gabe, barne logistika prozesuak indarra hartzen joan dira azken urteetan elikadura sektorean.
Adituak ados daude enpresei kostuak gutxitzeko aukera ematen dien azken hobekuntza nitxoak direla esatean. Hori dela eta, merkatu perutarra, urtetik urtera, soluzio logistiko automatizatuen aldeko inbertsio indartsuak egiten ari da.
Proposatutako soluzioa
ULMAk proposatutako irtenbideari esker, Molitaliak, arrabol garraio automatiko sistema dauka, ekoizpen eta distribuzio sailak automatikoki batzeratzen dituena. Gainera, soluzio berriak paletak kontatzeko sistema dauka, garraiatzen diren paleten kopuru zehatza kontrolatzeko.
Molitaliako logistika sailak, kostu/irabazi azterketa zehatza egin ondoren, hasierako soluzioa ULMA Handling Systemsek proposatutako zinta garraiatzailedun garraio automatizatuko sistema batekin aldatzea erabaki zuen. Honela, paleten barne garraioan balio erantsia sortu, produktua Banaketa Zentroko stockean egoteko denbora murriztu eta paletak pilatzeko beharrezko espazioa txikitu zituen planta barruan, ordena eta segurtasun hobea lortuz.
ULMAren garraiatzaile automatikoen ezaugarriak errendimendu altua, mantentze-lan erraza eta amaierako muntaketa ahalik eta gehien erraztea dira. Teknologia zeharkako erreminta bilakatu da, bere presentzia ezinbestekoa da ustiapen kontua hobetzeaz gain, arlo hauetan aurrera egin nahi duen edonorentzat: prozesuen kalitatea, inbentarioen kontrola, entrega epeen murrizketa, akatsen murrizketa, ezustekoei erantzuteko gaitasuna, etab.
Emaitza
Molitalia automatizazio proiektu hau gauzatzera bultzatu duen helburua bikoitza da: materialen garraioan eta manipulazioan dituen baliabideen produktibitatea optimizatzea eta efizientzia, azkartasuna eta zehaztasun logistikoa hobetzea.
Hitz egin gurekin
Zure produktibitatea hobetzeaz gain, zure logistikan eraginkorragoa izan nahi duzu?
Eskatu informazioa