Automatizazio logistikoko sistema osoa
Automatizazioari esker, produktibitate handiagoa lortu dugu, eta langileen lan-baldintzetan hobekuntza nabarmenak izan ditugu.
Beharra
Proiektuak konpainia farmazeutikoak bere produktuen trazabilitatearen kudeaketa hobetzeko, produktibitate-ratioak handitzeko eta banaketa-zerbitzuak hobetzeko beharrari erantzuten dio.
Proposatutako soluzioa
Proiektu osoak, amaitutako produktu-kutxak garraiatzeko sistema osoa du, eta barne hartzen 12 ekoizpen-lerroen amaieratik paletizazio-estazioraino.
Proiektu osoa ULMAk garatutako paletizazio automatikoko sistemaren ingurukoa da, eta produkzio-sistematik etorritako 18 motatako kutxa desberdinak manipulatzeko diseinatuta dago. Lillyren proiektu logistikoaren arduraduna den Fernando Perez del Castillok jakinarazi duen moduan, “automatizazioari esker, produktibitate handiagoa lortu dugu. Horrez gain, hobekuntza nabarmenak izan ditugu langileen lan-baldintzetan“. Bestalde, “materialen fluxu hobea eta produktuaren trazabilitate handiagoa dugu orain“.
Halaber, instalazioak denborazko biltegiratze-sistema bat du (buffer). Sistema horretan bi transelebadore eta amaitutako produktuen paletak garraiatzeko sistema bat daude, eta baita instalazioaren beraren kudeaketa, kontrol eta monitorizazio sistema bat ere (SCM).
Emaitza
ULMAk garatutako automatizazio logistikoko sistemari esker, bere produktuen trazabilitatea handitu du multinazional farmazeutikoak eta bere banaketa-zerbitzua ere hobetu du. Bestalde, denbora eta kostu operatiboak ere aurreztu ditu.
Munduko hamar konpainia farmazeutiko liderretako bat da Lilly, eta bere lan-filosofia ikerketa- eta berrikuntza-lanetan oinarritzen du.
Hitz egin gurekin
Zure produktibitatea hobetzeaz gain, zure logistikan eraginkorragoa izan nahi duzu?
Eskatu informazioa