Garcia de Pouk bere estrategia indartu du automatizazio intralogistikoari esker
GARCIA DE POU
Garcia de Pou enpresa aitzindaria da Espainian elikadurarako ez diren erabilera bakarreko produktuen fabrikazioan, ostalaritzarako eta sukaldaritzarako hornigaien oso aukera zabala baitauka, eta Ordisen duen biltegiko prozesu intralogistikoaren automatizazioa bukatu du ULMA Handlings Sytemsen eskutik.
Automatizazioari esker biltegiratzeko ahalmena optimizatu eta areagotu ahal izan dugu, bai eta kutxen pickinga automatizatu ere errotazio gutxiagorekin, prestaketarako denbora murriztuta eta gaitasuna hobetuta.
Beharra
1884an, Luis Garcia eta Francisca de Pou senar-emazteek paperezko poltsen tailer bat eta inprimategi bat ireki zituzten. Horrela, Garcia de Pou enpresa eratu zuten, zeina bost belaunalditan zehar gaur egun arte iritsi baita.
Garcia de Pou ostalaritzako hornigaien fabrikatzaileak lehiarako duen estrategia nagusia da katalogo zabala eta sakona edukitzea, baita stock handia ere, eta picking prozesuetan eta eskarien entregan azkarra izatea.
Biltegiko lekua optimizatu eta biltegiratzeko ahalmena areagotzea, eskariak prestatzeko prozesuak azkartzea eta bidalketen nabean –botila lepoa izan zitekeena– edukiera handitzea ziren Garcia de Pouk zituen premiak, eta premia horiek ekarri dute Ordiseko biltegiaren automatizazioa.
Gauzak horrela, bere biltegiaren automatizazio intralogistikoa lehentasun bihurtu zen Garcia de Pou famili enpresarako.
“Automatizazioa, bai biltegiratze prozesuena, bai enpresaren beste arlo batzuena, must bat (eduki beharreko zerbait) dira Garcia de Pourako. Bere aplikazioak esan nahi du kalitatea hobetuko dela, denbora eta kostuak murriztuko direla eta, ondorioz, bezeroa asebeteago geratuko dela.”, adierazi du Gerard Caulak, Garcia de Pouko operazioen eta prozesuen hobekuntzaren zuzendariak.
Proposatutako soluzioa
Gaur egun, Garcia de Pouk bere bezero guztiei zerbitzua modurik efizienteenean ematen dien soluzio intralogistiko bat dauka. ULMA Handling Systemsek garatu du bere prozesu intralogistikoa, merkantzia jasotzen denetik bidaltzen denera arteko prozesua automatizatuta.
Garraio sistema automatikoak ostalaritzako eta sukaldaritzako hornigaiak jasotzen ditu bere ekoizpen gunetik eta kanpotik, eta paletetarako biltegi automatiko autosostengarrira bidaltzen dira. Biltegi automatizatua DAIFUKU Unit Load modeloko 5 garabi pilatzailez kudeatuta dago, eta 22.000 palet baino gehiagoko edukiera dauka.
Garcia de Pouk eskariak prestatzeko hainbat postu dauzka, produktua pertsonarengana kontzeptuaren arabera, pickinga modu efizientean egin ahal izateko eta ondoren eskariak sendotzeko eta bidaltzeko.
Emaitza
Garcia de Pouren instalazioetan garatutako soluzio intralogistikoari esker biltegiratze lekua ahalik eta gehien optimizatu ahal izan da, eta eskarien prestaketan eta eskarien bidalketan produktibitatea eta efizientzia areagotu. Gainera, instalazioak diseinu malgua daukanez, etorkizunean handitu ahal izango da.
“ULMAko lantaldea, bere teknologia eta proiektu logistiko ugarietan duen esperientzia zabala alderdi garrantzitsuak izan ziren erabakia hartzeko unean. Laster ulertu zituzten gure premiak, eta salmenta aurreko fasetik laguntza eta gomendioak eskaini zizkiguten, eta aurkeztu ziguten proposamen zehatza eta lehiakorrak egin zuen guk ULMA aukeratzea gure lankide logistiko izateko”, gaineratu du operazioen eta prozesuen hobekuntzaren zuzendari Gerard Caulak. “Automatizazio proiektuak irismena definitzean markatu genituen helburuak lortzen utzi digu. Ordu bakoitzean prestatutako m3 kopurua, prestaketarako batez beste behar den denbora eta gunearen m2 bakoitzeko biltegiratutako m3 kopurua hobetzea lortu dugu”, esan du amaitzeko Gerardek.
Hitz egin gurekin
Zure produktibitatea hobetzeaz gain, zure logistikan eraginkorragoa izan nahi duzu?
Eskatu informazioa