A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa

@lang('general.contacto_text')

Jarri gurekin harremanetan

ARALAR

Proiektu baten berezitasuna ez da tonatan pisatzen, baina zalantzarik gabe, Aralar paper enpresako proiektuaren berezitasuna paper tonak modu armoniko, ergonomiko eta zehatzean mugitzea da. 

Beharra

Produktibitatea eta materialaren kontrola hobetzea eta eraginkortasun logistikoa areagotzea izan dira Aralar paper enpresa, ULMA Handling Systemsen eskutik, sistema logistiko berri batean inbertitzera eraman duten helburuak.

Aralar nazioarteko hedapen azkar eta geldiezin batean murgilduta dago, prozesu logistikoetan azkenean egotera behartzen dutenak. Horrela, ULMA Handling Systems bere partner nagusi bilakatu da bezeroei zerbitzurik onena eskaintzera bideratutako sistema logistikoa berrituz.

Proposatutako soluzioa

ULMAk diseinatutako soluzioa 32 metroko altuera duen biltegiratze automatiko autosustengagarria duen sistema batean oinarritzen da. Gutxi gorabehera 2.500kg pisatzen duten 5.300 paper bobinentzako gaintasuna duen sistema satelitearekin (shuttle) hornituta. Instalazio horrek egunean 20 kamioirentzako eskaerak prestatzeko gaitasuna du.

Emaitza

Bobinen shuttleak aukera ematen dio Aralar paper enpresari biltegiaren konfigurazio optimoa egokitzeko, biltegiratze bolumena ahalik eta gehien aprobetxatzea ahalbidetuta eta sistema konpaktu estandar baten lan denborak murriztuta.  Horrez gain, shuttleak translazio bira egiteko gaitasuna dauka, mugimendu guztien eraginkoratasuna maximizatzeko aukera eskaintzen duena.

Sistema horri esker, karga anitzak bata bestearen atzetik biltegiratzen dira 22 metroko sakonera duten kanaletan, eta LIFO sistemaren bidez bilegiratzen eta ateratzen dira. 2019ko abenduaren hasieratik instalazio guztia martxan dago. 

Hitz egin gurekin

Zure produktibitatea hobetzeaz gain, zure logistikan eraginkorragoa izan nahi duzu?

Eskatu informazioa