A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa

@lang('general.contacto_text')

Jarri gurekin harremanetan

DELFIN

Itsaskiak egosi eta ultraizozten aitzindari den enpresa espainiarrak ULMA Handling Systemsen esku utzi du kontrolatutako tenperaturan (hotz negatiboa) eskaerak prestatu eta automatikoki biltegiratzeko sistemaren diseinua.

Biltegiak konpainiari eskaintzen dion abantailarik handiena, jarduera zuzendaritzak nahi adina gehitzea da.

Santiago Navarro Logistika Zuzendaria

Beharra

Delfin ultraizoztuentzat eraikin berria eraikitzeko arrazoi nagusia ordura arte lan egiten zuten hiru instalazioak bakar batean batzea zen. Kostuak gutxitu, biltegiratzeko gaitasuna handitu eta eskaerak prestatzea hobetzeko. Beraien gune logistikoa eraikitzea planifikatzean, Delfinek biltegiratze automatikoko sistema aukeratu zuen, -23ºtan lan egiteko gaitasuna duena. Oraindik merkatuan asko zabaldu ez den instalazio mota da eta erreferentziarik esanguratsuenak ULMA Handling Systemsenak dira.

Proposatutako soluzioa

ULMAk Delfin ultraizoztuentzat egindako instalazioa 30 metroko hozkailu baten barruan dago. 4 garabi pilatzaile dituen sistemak 7.640 europalet izateko gaitasuna du eta orduko 100 mugimendu sinple eta 150 konposatu egiteko lan-abiada du. Baldintza hauek direla eta, eskaerak prestatzeko gaitasun izugarria du 6 pertsonako lantaldearekin.

Ontigolako eraikin berria egin aurretik Delfinek biltegiratzeko hiru instalazio zituen; Getafen, Fuenlabradan eta Pinton. Hauez gain, alokatutako hainbat hozkailu zituen Madrilen eta beste Autonomia Erkidego batzuetan. Barruko operazio logistikoak egiteko oso lan baldintza gogorretan aritzen ziren 25 langile behar zituen. Hotz-ganbera barruko mugimenduak eskaeren bila ibiltzen zen orga batekin egiten zituzten.

 

Emaitza

Santiago Navarrok, DELFINgo Logistika zuzendariak, aipatzen du, biltegiak konpainiari eskaintzen dion abantailarik handiena jarduera zuzendaritzak nahi adina gehitzeko gaitasuna dela. Azaldu duenez: “Gaur gaurkoz, ditugun bezero guztiei erantzuteko, 6 lagun bakarrik behar dira logistika lanetan, txanda bakarrean, instalazioak bete-betean lan eginez gero beharko litzatekeen herena“.

Navarrok, biltegi berri honetan izandako arrakastaren gakoen artean talde guztiak izandako konpromiso eta esfortzu maila altua azpimaratzen ditu. “Neurri handi batean beraiei esker atera da aurrera erronka“.

 

Hitz egin gurekin

Zure produktibitatea hobetzeaz gain, zure logistikan eraginkorragoa izan nahi duzu?

Eskatu informazioa