A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa

@lang('general.contacto_text')

Jarri gurekin harremanetan

DBG Logística

Operadore logistikoak bere jardueren abiapuntutik bertatik hartu du automatizazioa, eta ULMA Handling Systemsen eskutik egin du. ULMAren eginkizuna erabakigarria izan da negozio-aholkularitzaren eta sistemen ingeniaritzaren arloan.

ULMA Handling Systemsen esperientzia, konpromisoa eta ezagutza-maila handia izan dira proiektu honen arrakastaren gakoak.

DBGko industria-zuzendaria

Beharra

Kostuetan lehiakortasun handiagoa eta kalitate eta eraginkortasun handiagoko bezeroaren zerbitzu bat lortzeko beharrarengatik ekin zion DBG Logística enpresak automatizazio logistikoko proiektuari.

Enpresa honen eskaintzak mugimendu logistikoen ahalmen handia eta malgutasun-maila handia eskatzen zituen, bezeroei biltegiratze- eta bidalketa-sistema osoa eskaintzeko. Malgutasun-eskabide hori, sistema informatikoan ere barne hartu behar zen, bezeroen kudeaketa-sistema desberdinekin komunikazio-interfazea bermatzeko.

Proposatutako soluzioa

Ikuspegi funtzionaletik, instalazioak kutxen fine stocker biltegiratze-sistema du, bi korridoretan, 18 metroko garaierarekin. Horrez gain, kanpainako eskabidek prestatzeko eta picking postuetan birjartzeko sistema bat du, Pick to Light sistemekin, eta erreferentziak automatikoki birjar ditzake transelebadoreen bidez Import Arrasateko bezerorako.

Bestalde, paletizazio automatikorako eta paletak biltegiratzeko sistema bat du robot paletizatzailearekin. Bi korridore ditu Compact Systemen, 18 m-ko garaierarekin. Import Arrasate bezeroaren kasuan, bezeroen kutxa osoen paletak paletizatzea eta biltegiratzea da bere eginkizuna kanpainako eskaeretarako. Alfa Hogar-en kasuan, minidomestikoen paletak paletizatzeko eta biltegiratzeko erabiliko da.

Sistemak txostenen modulu oso bat ere badu, biltegiko kudeatzaileak informazio zehatza izan dezan, eta erabakiak errazago har ditzan.

Automatizazio-proiektuari esker, DBG Logística enpresak erabaki estrategiko bat hartu du, eta bere kokapen lehiakorra finkatzea lortu du. “Gure helburuak lehenago eta langile gutxiagorekin betetzea lortu du, eta orain, produktuaren jarraipena egiteko prest gaude, hornitzaileak ekartzen duenetik bezeroari bidaltzen zaion arte, erreferentzia desberdinen stockaren kontrol osoa izanda“, Jose Ignacio Garro, DBGko Industria-zuzendariak.

Konpainiari automatizazioak eman dion beste aurrerapen garrantzitsu bat lan-baldintzetan lortutako hobekuntza eta errore-tasaren jaitsiera da, izan ere, ia ez da errorerik gertatzen.

Industria-zuzendariak dio ULMA Handling Systemsen eskaintzan gehien baloratutako alderdietako bat, automatizazioaren sektorean duen esperientziaz eta talde osoak proiektua abian jartzean agertutako konpromiso- eta esfortzu-maila handiaz gain, ingeniaritza berriz definitzeko prozesu osoan izandako garrantzia eta enpresaren alderdi nagusiak garatzeko emandako laguntza izan ziren.

Emaitza

Funtsean automatizazio-proiektuari esker, DBG Logística enpresak erabaki estrategiko bat hartu du, eta operadore logistiko moduan duen bere kokapen lehiakorra finkatzea lortu du. “Gure helburuak lehenago eta langile gutxiagorekin betetzea lortu dugu“, adierazi du Garro jaunak.

Sistemari esker, produktuaren jarraipena egin dezake, hornitzaileak ekartzen duenetik bezeroari bidaltzen zaion arte, eta erreferentzia desberdinen stocka eta loteak erreferentziaren arabera guztiz kontrola daitezke. Horrez gain, aurrerapen handia da lan-baldintzetan, errore-tasa minimoa eta ekoizpenaren igoera nabarmena ekartzen ditu. Horiek guztiak, hazten jarraitzek oinarriak dira.

Automatizazio logistikoa
Eskabideak prestatzeko sistema Biltegi automatikoa DBG Logistika-n Eskaeren prestaketa DBG Logistika-n

Hitz egin gurekin

Zure produktibitatea hobetzeaz gain, zure logistikan eraginkorragoa izan nahi duzu?

Eskatu informazioa