Biltegiratzeko sistema automatizatua
Beharra
Columbiarako garatutako sistema logistikoak bere garraio, picking eta sailkapen sistema automatizatzeko beharrari erantzuten dio, eskaerak prestatzeko.
Proposatutako soluzioa
ULMA Handling Systemsek ezarritako sistema, Columbiaren hornitzaileek zuzenean bidalitako kartoizko 73.000 kutxa manipulatzen dituen biltegi automatizatu batean oinarrituta dago.
Instalazioak tamaina eta ezaugarri desberdinetako 50 kutxa kudeatzen ditu. Hori dela eta, transelebadorea diseinatzean, erabilera askoko gailu bat ere egin da, “side-belt“ modeloko uhalak dituen alboko erauzgailu baten bidez.
“Side-belt“ uhalek kartoizko kutxek manipulazioa egokitzeko aukera ematen dute, materiala sartzeko prozesuan bi aldiz manipulatu behar ez izateko.
Mekanismo honek apalategiaren diseinua errazten du, ohiko urkila-metodoaren bidez lortuko litzatekeena baino handiagoa den ahalmena lortu du. Biltegiratze-sistema dinamiko eta malgua lortu du horrenbestez.
Proiektuan, 10 metroko garaierara dauden 10 transelebadore barne hartzen dira, eskaerak prestatzeko garraio, picking eta sailkapen elementu multzo osoarekin batera.
Emaitza
Sistema logistikoari esker, konpainiak eskaerak prestatzeko sistemaren azkartasuna eta eraginkortasuna hobetu du. Bestalde, errore kopurua nabarmen murriztu du.
Hitz egin gurekin
Zure produktibitatea hobetzeaz gain, zure logistikan eraginkorragoa izan nahi duzu?
Eskatu informazioa