Uruguaiko medikamentuen banaketa zentro haundienak, D4k, ULMAko sistema logistiko berria estreinatu du
D4 Logística & Distribución
ULMA Handling Systems erakundeak iragartzen du, D4 Logistika eta Banaketa operadoreak Uruguain duen banaketa gunea lanean ari dela bere osotasunean, eskaerak prestatzeko tokia duen biltegi automatizatua da. Enpresa; Celsius, Roemmers eta Urufarma laborategi farmazeutikoen aliantza, herrialdeko medikamentu banatzaile handiena da.
Biltegiratzeko edo eskaerak prestatzeko sistema automatizaturik gabe ulertezina da eskaera honi behar bezala erantzutea
Beharra
Biltegi automatizatu honen beharrak D4 beraren sorrerarekin bat egiten du. Jarduera hasi zutenean operazioetan izandako hazkundea dela eta, instalazio automatizatu batean inbertitzea erabaki zuen banatzaileak. Urtean 60.000 eskaera kudeatzen ditu: 30 milioi unitate eta 750.000 SKU linea eskaerako.
“Biltegiratzeko edo eskaerak prestatzeko sistema automatizaturik gabe ulertezina da eskaera honi behar bezala erantzutea. D4 sortu aurretik, laborategi bakoitzak bere biltegia eta eskaerak prestatzeko sistema ohi bezala eta eskuz kudeatzen zituen. Noski, gaitasun txikiagoarekin“ azaldu du Diego Manganellik, D4 Logistika eta Banaketako kudeatzaile nagusiak.
Banaketa gunea egin aurretik operaziorik ez zegoenez, laborategi bakoitzaren eskaera matrizea eta operazio ezaugarriak aztertu ziren. Murrizketa guztiei batera eta behar bezala erantzuteko erabakirik egokiena automatizazioa zela ondorioztatu zen, egingo zen jarduera mailari dagozkion Praktika Onak baztertu gabe.
Proposatutako soluzioa
ULMA Handling Systemsek garatutako soluzioak bere baitan ditu: enbalaje prozesuak, Fine Stockerrekin (kaxentzako edo mini-loadentzako garabi pilatzaileak) egindako biltegiratze automatizatua eta eskaerak banatzeko sistema Pick to Light teknologiarekin. Biltegiak 300cm3 SKUrekin lan egiteko gaitasuna dauka: 12.500 plastikozko kaxa eta 12 metroko altuera duen eraikin baten baliokidea.
“Sistema honek zerbitzuen erabateko malgutasuna eskaintzen die D4 Logistika eta Banaketa enpresaren bezeroei, banaketa farmazeutikoko merkatuaren behar aldakorretara egokituz“, azaldu du Cesar Fracalanzak, ULMA Handling Systemseko Brasilgo eta Latinoamerikako zuzendari nagusia.
Instalatutako gaitasunak behar berriei erantzuten die: lineako unitateak eta eskaerako linea kopurua. Hala ere, konfigurazio beharrak egin behar izan ziren operazio bolumena ulertzeko. "Sistemen jatorrizko logika aldaketa erronka izan zen ULMA Handling Systemsentzat, denbora laburrean erantzun bazitzaion ere, saldu ondorengo zerbitzuan kontu eta arreta berezia erakutsita“, azpimarratu du D4ko kudeatzaile nagusiak.
D4 Logistika & Banaketako banaketa gunearen operazioak biltegiak kudeatzeko (WMS) IK Log sistemak monitorizatzen ditu. Sistema ULMA Handling Systemsek garatu du eta operatzaile logistikoen negozioaren berezitasunekin prestatu da. Sistemak medikamentuen legeria nazionalean zehaztutako arauak begiesten ditu. Adibidez: berrogeialdiko arauak, medikamentu psikotropikoak eta laginketa automatikoa, besteak beste.
Emaitza
ULMA Handling Systemsek garatutako biltegiratze automatikoko sistemek erabateko irtenbidea eskaintzen diete laborategi farmazeutikoetan eta ospitaleetan materialak biltegiratzeko eta kudeatzeko duten sistema konplexuari. Produktuaren segurtasunerako eta miaketarako ezinbesteko alderdiak aintzat hartzen dira operadoreentzat ezinbesteko garrantzia duten parametroekin. “Proiektu hau ingeniaritza integraleko lana izan da ULMA Handling Systemsentzat, gurekin elkarlanean. Horri esker produktua ezagun egin da eta sektorearentzako erreferentzia bilakatu da“ ondorioztatu du Manganellik.
Hitz egin gurekin
Zure produktibitatea hobetzeaz gain, zure logistikan eraginkorragoa izan nahi duzu?
Eskatu informazioa