Ehlis enpresak automatizazioari ateak zabaldi dizkio ULMA Handling Systems-en eskutik
EHLIS
Burdindegi eta brikolaje produktuen banaketa arloan buruzagia den EHLIS enpresak biltegi automatikoko eta eskaeren prestaketako soluzio bat dauka Sant Andreu de la Barcako instalazioetan, Bartzelonan. ULMA Handling Systems konpainiak garatutako soluzioari esker, EHLISek bezeroei eskainitako zerbitzua hobetu du
ULMA Handling Systems izan zen soluzioaren definizioari balio erantsi handiena eman zion enpresa eta nabarmentzen da lankidetzan aritzen garen ULMAko giza talde osoko inplikazioa eta kolaboratzeko gogoa
Beharra
Ehlis enpresaren automatizazio proiektua sortu zen biltegiratzeko edukiera handitu behar zuelako, eraginkortasuna, lanpostuen ergonomia eta bezeroei eskainitako zerbitzua hobetzeko helburuarekin.
Proposatutako soluzioa
ULMAk EHLIS banaketa zentrorako garatu zuen soluzioak biltegiratze automatikoa, garraio automatikoa eta eskaeren prestaketa ditu xede.
EHLIS banaketa zentroak 2 biltegi automatizatu ditu, karga unitatearen arabera banatuta: zulo autosostengarri batekin, 4 Unit Load garabi pilatzailek eta edukiontzietarako Mini Load biltegi batek osatuta. Azken hura 7 garabi pilatzaileren bidez kudeatzen da.
Bi biltegiak picking zonaldeekin lotuta daude: eskaerak prestatzeko 2 postu paleten zonaldean eta 4, berriz, Mini Load zonaldean. Azken horietan, bezeroen eskaera guztiak kutxetan prestatzen dira. Horrez gain, 2 lehenengo picking unitateetan, horniketa berriz egiten da. Hau da, paleten biltegiratutako merkantzia edukiontziak osatzen dira, ondoren, horiek dagokien biltegian biltegiratu ahal izateko.
Picking-a amaitu ondoren, prestatutako kutxak garraio automatikoko sistema batean sartzen dira eta azken horretan eskaerak prestatzeko 2 zonaldetan prestatutako eskaerak sartzen dira, ondoren, garraio sistemaren amaieran, eskaera osoa bukatu ahal izateko 4 irteeretako sorter baten bidez.
Emaitza
Ehlis enpresaren biltegi automatizatuari esker, prozesu operatiboen konplexutasuna nabarmen erraztu ahal izan da, eta baita eraginkortasuna hobetu eta kostuak murriztu ere. “Gure amaierako produktuaren kalitatea ere nabarmen hobetu da, bezeroei informazio gehiago emanez. Nabarmendu behar dugu langileen lan baldintzak hobetu egin direla, lanpostuetako ergonomian egindako aurrerapenei esker“, baieztatu du Armando Aldrey jaunak, Ehlis enpresaren Logistika Zuzendaria.
Hitz egin gurekin
Zure produktibitatea hobetzeaz gain, zure logistikan eraginkorragoa izan nahi duzu?
Eskatu informazioa