A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa

@lang('general.contacto_text')

Jarri gurekin harremanetan

BESA

Bernardo Ecenarro-k (BESA), Pintura eta Estaldura Berezien fabrikazioan espezializatutako pintura fabrikatzailea, Azkoitiko (Gipuzkoa) bere produkzio planta automatizatu du. ULMA Handling Systems konpainiari esker, sistema logistiko berriarekin, automatizatu ahal izango du produkzioaren amaieratik produktua bidali arteko prozesu osoa, eta era horretan bere produktibitatea era eraginkortasuna hobetuko du

Gure biltegi automatizatu berriari esker, 24 ordu entregatzeko zerbitzu bat eskaini dezakegu picking faseko akatsak gutxituz, besteak beste

Guillermo Ecenarro CEO (BESA)

Beharra

Automatizazio logistikoaren proiektua BESAko produkzio planta berriaren proiektuarekin batera sortu zen. Bernardo Ecenarro-k, zegoeneko, biltegi azkarra zeukan bere instalazio zaharretan, beraz, “ez dugu inolako zalantzarik izan gure instalazio berriaren logistika automatizatzeari dagokionez, horrek dakartzan abantailak ondo ezagutzen baikenituen, besteak beste, bizkortasuna picking fasean, akatsak ebaztea, stocken kontrol hobea, etab."  adierazi zuen Guillermo Ecenarro jaunak, konpainiaren CEO.

Proposatutako soluzioa

ULMAk BESAko produkzio plantarako garatu duen soluzioa hauek osatzen dute: merkantziaren garraio automatikoa, biltegiratze sistema automatikoa, eskaeren prestaketa eta merkantzien bidalketa.

Produkzio prozesua amaitu ondoren, amaitutako produktuak biltegian hartzen dira. AGVs dira (Automated Guided Vehicle, laserrek gidatutako ibilgailu autonomoak) paletak automatikoki garraiatzeaz eta biltegiratze automatikoaren sarreretako sistemaren garraiatzailean sartzeaz arduratzen direnak.

BESA biltegia 2 Unit Load garabi-pilatzailez osatuta dago. Horiek 4 pasilloetan jarduten dute 10.000 palet baino gehiago hartzeko edukiera duen trabeser baten eta 2.200 edukiontzi baino gehiago manipulatzeko gai den Mini Load garabi-pilatzaile baten bidez. Horrez gain, instalazioak STV sistema bat dauka (Sorting Transfer Vehicle), eta haren helburua merkantzia biltegian sartzea da.

Soluzioak, hein berean, eskaerak prestatzeko sistema bat dauka, Pick To Light gailuen bidez, paleten gunean zein edukiontzien gunean.

Eskaerak prestatzeaz amaitu ondoren, VTD gurdia eskaerak bidalketen adarrarekin konektatzeaz arduratzen da.

Emaitza

Automatizatutako biltegiari esker, gaur egun, BESAk bere barne logistikaren prozesuko eraginkortasuna eta produktibitatea hobetu ditzake. Horrez gain, eskaerak arin prestatzen dituenez, 24 ordutan entregatzeko zerbitzu bat eskaintzeko gai da, picking faseko akatsak gutxituz.

“Paleten sistema eta edukiontzi sistema uztartzeari esker, arinago bilakatu ahal izan gara, eskaerak sistema bakoitzean prestatzen baititugu faktore desberdinen arabera, besteak beste: produktuen biraketa, tamaina, etab.“, Guillermo Ecenarro.

 

Biltegiratze automatikoa
Logistika automatizatua
STV - Sorting Transfer Vehicle BESA Mini Load

Hitz egin gurekin

Zure produktibitatea hobetzeaz gain, zure logistikan eraginkorragoa izan nahi duzu?

Eskatu informazioa