Automatizatzea lehiakortasuna handitzeko
ULMA Handling Systemsen malgutasuna eta inplikazioa, irtenbide teknologikoetan oinarritutako ideia onak eta prezio lehiakorra baloratzen ditugu.
Beharra
Pablo Casanovak, AC Marca taldeko Logistika zuzendariak, konpainiaren automatizazio logistikoko proiektuaren jatorria Hospital de Llobregateko industria-eremuak izan zuen berrurbanizazioa izan zela azaldu du, AC Marcaren fabrika han zegoelako. “Berrurbanizazio hori dela eta fabrika nahitaez lekualdatu behar izan genuen, eta zalantzak izan genituen lekuz aldatzeko edo automatizatzeko, lehiakortasuna handitzeko. Zenbait hilabetetan aztertuta, produkzio- eta logistika-prozesuen optimizazioaren eta automatizazioaren bidez, beste aukera batzuk zeudela egiaztatu genuen“, dio Casanovak.
Proposatutako soluzioa
AC Marcak Sant Llorenç d´Hortonsen duen fabrika berria hiru eraikin paralelotan banatuta dago: 120 m inguru luze da, eta bakoitza 40 m zabal da.
Erdiko eraikina 24 metro inguruko garaiera duen silo automatikoa da, eta 12.000 palet baino gehiago izan ditzake. Bost transelebadore ditu (bana korridoreko) eta deflagrazioen kontrako beste bat, beren ezaugarriengatik deflagrazioen kontrako eremuetan biltegiratu behar diren produktuetarako (hala nola aerosolak) diseinatutako biltegiratze automatikoko sistema berritzailea. Amaitutako produktuak nahiz ekoizpen-eremuetara automatikoki hornitzeko ontziak eta enbalajeak biltegiratzen dira han.
Siloa beste bi eraikinekin konektatuta dago (AC Marca fabrika mendebaldeko fabrikan dago, eta Laboratorios Genesse-ren fabrika eta bidalketen eremua ekialdeko eraikinean), STV-ko zirkuitu itxi batetik, orga adimenduen bidez. Orga horiek, 3 metro segundoko abiadurarekin materiala hornitzen dute, edozein tokitatik fabrikako eremu desberdinetara (AC Marca fabrika, Genesse-ren fabrika, bidalketak eta siloa).
Sistema erredundante moduan, AC Marcak beste lotura bat du siloaren eta bidalketen eremuaren artean, VTD bikoitz baten bidez (orga etengabea). Orga horrek, 50 palet-mugimendu baino gehiago egin Ditzake orduko, eta beharrezkoa bada, modu independentean lan egin dezake.
Eskaerak prestatzeko eta bidaltzeko eremuak hiru gune ditu: lehenengoa Pick to Light motako picking eremua da, bigarrena, picking automatikokoa, eta hirugarrena, 18 kanaleko eskaera-sailkatzailea (sorter), orduko 1.200 kutxa baino gehiago kudea ditzakeena. Palet osoak banakako VTD baten eta 6 kanaleko sorter baten bidez bidaltzen dira.
Pablo Casanovak uste du aurreikusitako aurrezkietako batzuk berrets ditzaketela dagoeneko. Horri esker, produktibitatea eta malgutasuna handitu dute maila guztietan, materialak sartzeko arintasunean nahiz salgaien prestaketan eta irteeran.
Emaitza
AC Marcak bere barne-logistika berrantolatzeko prozesuari ekin dio ULMA Handling Systemsen laguntzaz, eta eskaerak biltegiratzeko, prestatzeko eta sailkatzeko sistemetan automatizazioa sartzeaz gain, Taldeak irtenbide eraginkorra eman dio, produktibitatea handitzeko erronkari erantzuteko, bere kokapen lehiakorra etengabe hobetzeko testuinguru baten barruan.
Hitz egin gurekin
Zure produktibitatea hobetzeaz gain, zure logistikan eraginkorragoa izan nahi duzu?
Eskatu informazioa