ULMAk eskaerak prestatzeko sistema eraginkorra bermatzen du Fujifilm enpresan
Beharra
Produktibitatea hobetu asmoz eta eskaerak prestatzeko sistema eraginkorra bermatzeko beharrak, logistikako prozesuak automatizatzera eraman du Fujifilm enpresa. Horretarako, biltegi automatikoa eta eskaerak prestatzeko sistema eraginkorra izango duen proiektua diseinatu du ULMAk.
Proposatutako soluzioa
Sistema logistiko berri honek 2.500 erreferentzia kudeatzen ditu. Horretarako bi biltegi automatiko jarri dira martxan, batak paletak kudeatuko ditu eta besteak kaxetan gordetako materiala. Biltegia automatikoez gain, Pick to Light sistemaren bidez eskaerak prestatzeko sistema garatuko da, erreferentzia guztien kontrol integrala bermatuz.
Pick to Light soluzio logistikoak eskabideak prestatzeko nagusiki erabiltzen dira. Langileak azkar eta intuizioz jakin dezake egingo den eragiketaren kokapena eta kopuru zehatza (pick/put), argi-LED eta display bidez, eskatutako kopurua erakutsiz eta gaiaren jasotze edo pick bakoitza berrestera behartuz.
DPS sistema erabiltzen denez, ez da paperik behar eta mugimendu guztiak elektronikoki kontrolatu behar. Horrenbestez, produktibitatea handitu egiten da, aurkitu ezin diren erreferentzien bilaketarik ez delako egiten. Informazio elektronikoaren trukatzeari esker, langile bakoitzaren lana automatikoki gainbegiratu daiteke.
Prestatu beharreko erreferentzia kopuruaren arabera, eskaerak subsistema desberdinetan prestatzen dira. Era honetan, biltegi automatikoaren mugimenduak eraginkortasunez egiten dira eta eskaerak prestatzeko sistema optimizatzen da.
Prozesu logistikoaren amaieran baskula bat dago eskaerak prestatzeko sistema zuzena izan dela bermatzen duen baskula alegia. Sistema guztia software logistiko (SGA) batek kudeatzen du une oro, biltegiaren kontrol osoa ziurtatuz.
Emaitza
Eskaerak prestatzeko sistema eraginkorra bermatu du ULMAk proiektu honen bidez, produktibitatea hobetuz eta eskaerak entregatzeko datak nabarmen murriztuz.
Hitz egin gurekin
Zure produktibitatea hobetzeaz gain, zure logistikan eraginkorragoa izan nahi duzu?
Eskatu informazioa