Robot paletizatzailea
Sendotasuna eta zehaztasuna kadentzia handietan
Gure paletizazio automatikoko soluzioek ekoizpenak kadentzia handietan lortzeko aukera ematen dute. Horrez gain, hobekuntzak lortzen dira prozesuen eraginkortasunean, kostuak murrizten dira eta hobekuntzak ere lortzen dira lan-baldintzetan, prozesu amaierako lan astun eta monotonoenak automatizatuz.
ULMAn paletizazio automatikoko hainbat soluzio diseinatzen ditugu, kasu bakoitzean eskatzen den soluzio zehatzaren arabera. Robot antropomorfoen sistema sendoak ditugu, portale-robotak (Gantry) edo geruzen arabera paletizazio-sistemak.
Paletizazio-robotek produkzio-lerro batetik edo batzuetatik etorritako produktuen paletizazioa egiteko aukera ematen dute, eta kadentzia altuko hainbat formatutako produktuak manipulatzeko diseinatuta daude.
Paletizazio automatikoko sistemak automatizagarriak diren beste prozesu batzuekin ere konbina daitezke, hala nola egokitzea, ixtea eta abar.
ONURAK
- Kadentzia handia
- Fidagarritasuna
- Trazabilitatea
- Zehaztasuna produktuen kokapenean
- Ergonomia
- Isila
- Bere produkzio-sistema eta sistema logistiko batzuekin bikaina integratzen da
Gure produktuei buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero, jar zaitez gurekin kontaktuan.
Hitz egin gurekin
Zure produktibitatea hobetzeaz gain, zure logistikan eraginkorragoa izan nahi duzu?
Eskatu informazioa