Farmazia
Farmazia-sektoreko produktuen sentikortasunak betekizun oso zorrotzak planteatzen ditu balio-katean, baita barne-logistikan ere. Oso garrantzitsua da akatsak ezabatzea, produktuak eskuragarri edukitzea, eta produktuak azkar eta zehaztasunez entregatzea bezeroei, zuzenean eragiten baitute pertsonen osasunean.
Produktu farmazeutikoen sentikortasuna dela eta, erabakigarria da inbentarioaren sarbide-kontrola, produktuak tenperatura kontrolatuan biltegiratzea eta haien jarraipena egitea, baita FEFO estrategia (First Expires, First Out) eta prozesuak optimizatzea ere balio-katean.
ULMAren u·mind suite logistikoari esker, kontrolatuta egongo dira biltegiratutako produktuak, bermatuta edukiko dute trazabilitatea, eta denbora errealean izango da ikusgarritasuna eta informazioa.
ULMA Handling Systemsi esker, sektore farmazeutikoak biltegiratze-soluzio automatizatu bat izango du, baita haren premia espezifikoetara egokitutako teknologia eta softwarea ere, eta optimizatu egingo ditu orobat fluxu intralogistikoak. Hori horrela, prozesuen automatizazioak eta estandarizazioak segurtasun handiagoa bermatzen dute esparru guztietan.
Farmazia sektoreko joerak:
- Sarbide kontrolatuak eta manipulazio bereziak behar dituzten produktu sentikorrak (tenperatura kontrolatua)
- Kalitate-eskakizun zorrotzak eta 0 akats izatearen garrantzia
- Trazabilitate logistiko gorena eta inbentarioaren kontrola
- Produktu-aukera handia
- Balio-katearen hainbat mailatan araudi zorrotzak dituen sektorea (GDP zuzentaraua, besteak beste)
- Produktuak entregatzeko baldintza konplexuak
- Sektorearen eskakizunei erantzuteko presioa handitzea: handizkari nagusien eta txikizkarien artean sendotzea
ULMA Handling Systemsen soluzio intralogistikoek eta farmazia-sektoreko kate logistikorako know-how zabalak bermatzen dute sektoreak eskaturiko efizientzia eta zehaztasuna.
Zer eskeini dezakegu zure sistema intralogistikoa hobetzeko?
Enpresaren izaera gorabehera (fabrikazioa eta/edo banaketa), ULMA Handling Systems soluzio automatizatuekin egokitzen da fluxu-eskakizunetara, U Mind teknologia eta softwareari esker.
- Biltegi automatizatuak, produktu farmazeutikoak paletetan, kutxetan edo kubetetan atonduta.
- Biltegiratze-soluzio espezifikoak tenperatura kontrolatuarekin
- «Produktua pertsonarentzat» erako sistemak, eskaerak prestatzeko prozesuetan
- Automatikoki gidaturiko ibilgailuak eta robotak (garraio automatikoa)
- Erreferentzien aldaketa bizkorrera egokitzeko gaitasuna (produktu berriak eta/edo packaging-aldaketa), fluxu logistikoen erritmoei eutsiz.
- Loteak azkar identifikatzeko gaitasuna inbentarioaren trazabilitateari eta kontrolari esker, anomalia edo irregulartasunen bat izanez gero
- Erregelamendu-aldaketetara egokitzeko malgutasuna.
- u·mind unibertsoari esker, sinplifikatu eta optimizatu egingo da kudeaketa-lana, eta lorturiko sofistikazioa lagungarri izango da hainbat egitekotarako, hala nola inbentarioa kontrolatzeko, eskaerak prestatzeko, iraungitze-datak kontrolatzeko eta detekzio goiztiar automatikoa gaitzeko iraungitze-datara hurbiltzean, FEFO ereduak errespetatzeko, eta abarretarako.
Farmazia sektorerako soluzioak
Salgaiak jasotzea:
- Hornitzaileengandik eta/edo produkzio-sailetik salgaiak jasotzea
- Salgaien kalitatea egiaztatzea
Salgaiak biltegira eramateko garraio automatizatua:
- Paleta garraiagailuak
- Automated Guided Vehicles edo AGV
- Sorting Transfer Vehicles edo STV
- Shuttle carts
Biltegiratze automatizatua lehorrean, tenperatura kontrolatuarekin eta/edo izoztua
U·Mind suite logistikoa (softwarea), biltegiko eta banaketa-zentroko prozesu intralogisitko guztia kudeatzeko, kontrolatzeko eta gainbegiratzeko:
- Biltegia kudeatzeko sistema (U·Mind WMS)
- Gainbegiratzeko sistema (U·Mind Sentinel)
- Eta askoz ere gehiago!
Bidalketak bezeroari
- Bidalketa prozesuko sailkapena (STV, Shuttle Cart, karga arinen garraiagailuak eta/edo crossbelt sorter)
- Hotz-katea mantentzeko irteera-bufferrak (Unit Load, Mini Load, M-Shuttle, FSS-SQS eta/edo paleten shuttle-a)
Efizientzia eta produktibitatea eskabideak prestatzean edo picking prozesuan
- Paletizatzeko eta despaletizatzeko postu ergonomikoak: eskabideen arabera fardelak edo karga-unitateak modu ergonomikoan prestatzeko aukera ematen du
- Despaletizazio eta paletizazio automatikoa: geruza-robota, IK Pal robota, robot antropomorfoa, picking prozesua banaka egiten duen robota, kaxen pilagailuak eta despilagailuak, besteak beste.
- Karga arinen conveying prozesua: descrambling, sorters, kargan arinen garraiagailuak
- Goods to Person soluzioak: kargan arinen garraiagailuak eta crossbelt sorter, besteak beste.
- Person To Goods soluzioak: Pick To Light eta Picking Cart
-
1. Salgaiak jasotzea:
- Hornitzaileengandik eta/edo produkzio-sailetik salgaiak jasotzea
- Salgaien kalitatea egiaztatzea
-
2. Salgaiak biltegira eramateko garraio automatizatua:
- Paleta garraiagailuak
- Automated Guided Vehicles edo AGV
- Sorting Transfer Vehicles edo STV
- Shuttle carts
-
3. Biltegiratze automatizatua lehorrean, tenperatura kontrolatuarekin eta/edo izoztua
Biltegi automatikoa paletetan bildutako produktu/material farmazeutikoetarako:
- Paleten garabi pilatzaileak: Unit Load
Biltegi automatikoa erretilutan/kaxatan/askatan bildutako produktu farmazeutikoetarako:
-
4. U·Mind suite logistikoa (softwarea), biltegiko eta banaketa-zentroko prozesu intralogisitko guztia kudeatzeko, kontrolatzeko eta gainbegiratzeko:
- Biltegia kudeatzeko sistema (U·Mind WMS)
- Gainbegiratzeko sistema (U·Mind Sentinel)
- Eta askoz ere gehiago!
-
5. Bidalketak bezeroari
- Bidalketa prozesuko sailkapena (STV, Shuttle Cart, karga arinen garraiagailuak eta/edo crossbelt sorter)
- Hotz-katea mantentzeko irteera-bufferrak (Unit Load, Mini Load, M-Shuttle, FSS-SQS eta/edo paleten shuttle-a)
-
6. Efizientzia eta produktibitatea eskabideak prestatzean edo picking prozesuan
- Paletizatzeko eta despaletizatzeko postu ergonomikoak: eskabideen arabera fardelak edo karga-unitateak modu ergonomikoan prestatzeko aukera ematen du
- Despaletizazio eta paletizazio automatikoa: geruza-robota, IK Pal robota, robot antropomorfoa, picking prozesua banaka egiten duen robota, kaxen pilagailuak eta despilagailuak, besteak beste.
- Karga arinen conveying prozesua: descrambling, sorters, kargan arinen garraiagailuak
- Goods to Person soluzioak: kargan arinen garraiagailuak eta crossbelt sorter, besteak beste.
- Person To Goods soluzioak: Pick To Light eta Picking Cart