A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa

@lang('general.contacto_text')

Jarri gurekin harremanetan

Erosteko ohiturak etengabe ari dira aldatzen. Gero eta handiagoa da artikulu-eskaria, eta erosketa-esperientzia atsegina izatea espero izaten da, produktu-eskuragarritasun zabalarekin. Omnikanalitatea errealitate bihurtu da, eta merkataritza elektronikoa kontuan hartu beharreko kanala da banaketa-zentroen prozesuetan.

Horretarako, ezinbestekoa da elikagaien eta edarien ekoizleek eta banatzaileek hornidura-kate eraginkorra izatea.

Elikagaien eta edarien industriak produktu oso sentikorrekin lan egiten du. Produktu horiek bermatu egin behar dituzte higiene-neurriak, denboraren kudeaketa optimoa (iraungitze-datak direla medio) eta tenperaturaren kudeaketa (lehorra, freskoa, tenperatura kontrolatua, izoztua), hotz-katea ez dadin inoiz hautsi. Hori horrela, fluxu intralogistikoek baldintza zorrotzak bete behar dituzte.

ULMAren sistema automatikoetan, gure u·mind software logistikoaren suiteak kontrolatzen eta kudeatzen ditu prozesu guztiak. Horri esker, efizientzia-maila gorena lortzen du instalazio automatizatuak. u·mind suitearen bidez, etengabe kontrolatzen dira biltegiratutako produktuak, eta BBE eta BBD datuen ikuspegi orokorra lortzen da. 

Elikigaien eta edarien sektoreko joerak:

  • Gero eta erosketa-aukera zabalagoko eskariak
  • Produktu freskoen eskariak, gero eta gehiago
  • Elikagaien eta edarien ugaritzea. Produktu-aukera zabalagoaren eskariak
  • Elikaduraren segurtasunari buruzko araudi zorrotzak dituen sektorea
  • Omnikanalitatea: azalera handietan, denda txikietan, merkataritza elektronikoan eta abarretan erostea
  • Produktu bertakoagoen eskariak eta jatorri ekologikoa

Elikagaien hornidura-kateak hainbat erronka ditu, bere ezaugarriekin lotuta: hotz-katea ez haustearen garrantzia, produktu freskoak, eta iraungitze-datak kudeatzea, besteak beste.

Eñaut Sarriegi
Eñaut Sarriegi Zuzendari komertziala

Zer eskeini dezakegu zure sistema intralogistikoa hobetzeko?

  • Biltegi automatizatuak, elikagaiak paletetan edo kaxetan atonduta
  • Eskaerak prestatzeko sistemak, omnikanalitateari erantzunez: txikizkako dendetarako eskaerak, merkataritza elektronikoa, etxean entregatzea eta/edo dendan jasotzea
  • Paletizatze-robotak
  • Soluzio malguak hainbat bolumen eta eskaera motatarako
  • Ingurune egokiak produktuen ezaugarrien arabera: tenperatura kontrolatua eta/edo izoztua (–35 ºC-ra arte)
  • u·mind unibertsoari esker, sinplifikatu eta optimizatu egiten da biltegiaren kudeaketa. Lortutako sofistikazioa lagungarri izango zaie elikagaien eta edarien enpresei hainbat egitekotan; esaterako, inbentarioa kontrolatzeko, eskaerak prestatzeko, urteko garai desberdinetako eskaera-gailur eta -haranei aurre egiteko, FIFO ereduak errespetatzeko, 24 orduko epean biltegira sartu eta irteteko, eta abarretarako

Elikagaiak eta edariak sektorerako soluzioak

hotspots
Salgaiak jasotzea

Salgaiak jasotzea:

  • Hornitzaileengandik eta/edo produkzio-sailetik salgaiak jasotzea
  • Salgaien kalitatea egiaztatzea
Biltegiratze automatizatua

Biltegiratze automatizatua lehorrean, tenperatura kontrolatuarekin eta/edo izoztua

Biltegi automatikoa paletetan bildutako elikagai eta edarietarako:

Biltegi automatikoa erretilutan/kaxatan/askatan bildutako elikagai eta edarietarako: 

Bidalketak

Bidalketak bezeroari

U·Mind suite logistikoa

U·Mind suite logistikoa (softwarea), biltegiko eta banaketa-zentroko prozesu intralogisitko guztia kudeatzeko, kontrolatzeko eta gainbegiratzeko:

Garraio automatikoa

Salgaiak biltegira eramateko garraio automatizatua:

Eskabideak prestatzea

Efizientzia eta produktibitatea eskabideak prestatzean edo picking prozesuan

1
2
3
4
5
6
  1. 1. Salgaiak jasotzea:

    • Hornitzaileengandik eta/edo produkzio-sailetik salgaiak jasotzea
    • Salgaien kalitatea egiaztatzea
  2. 2. Biltegiratze automatizatua lehorrean, tenperatura kontrolatuarekin eta/edo izoztua

    Biltegi automatikoa paletetan bildutako elikagai eta edarietarako:

    Biltegi automatikoa erretilutan/kaxatan/askatan bildutako elikagai eta edarietarako: 

  3. 3. Bidalketak bezeroari

  4. 4. U·Mind suite logistikoa (softwarea), biltegiko eta banaketa-zentroko prozesu intralogisitko guztia kudeatzeko, kontrolatzeko eta gainbegiratzeko:

  5. 5. Salgaiak biltegira eramateko garraio automatizatua:

  6. 6. Efizientzia eta produktibitatea eskabideak prestatzean edo picking prozesuan

Ezagutu gure kasu arrakastatsuetako batzuk

ENTREPINARES

ENTREPINARES

Logistikak produktuaren kalitatearen alde apustu egin du

Informazio gehiago >
BONDUELLE

BONDUELLE

Sistema logistikoa tenperatura kontrolatuan

Informazio gehiago >
PANSTAR

PANSTAR

Automatizazioari esker PANSTAR taldearen aurrez prestatutako ogiaren eta opilen logistika garatu da

Informazio gehiago >