A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa

@lang('general.contacto_text')

Jarri gurekin harremanetan

Industria-sektorearen oinarriak beti izan dira malgutasuna, efizientzia, produktibitatea, errentagarritasuna, ergonomia eta kalitatea, besteak beste. Teknologiari esker, industriak aurrera egin du eta 4.0 aroan sarturik dago, interkonektatutako aroan. Hori horrela, 4.0 logistikak ezinbesteko eginkizuna du sektorearen eskakizun guztiak bete ahal izateko. 

Etorkizuneko industriak gero eta baldintza konplexuagoak ditu merkatuan lehiatu ahal izateko: zehaztasuna, JIT eta JIS estrategiak, errentagarritasuna, eskari dinamikoaren aldaketei erantzuteko malgutasuna, eta kalitatea, besteak beste.

Gaur egun, enpresa txiki, ertain eta handiek jotzen dute barne-logistika automatizatura, 4.0 industriaren onurez baliatzeko. Sektore industrialaren hainbat alorretako erronkak:

  • Automobilgintza: entrega-epe oso estuak, eta produktu gero eta pertsonalizatuagoak (JIT eta/edo JIS), paradigma-aldaketaren ondorioz (B2Btik C2Bra).
  • Industria kimikoa: Ezaugarri bereziak dituzten produktu sentikorrak biltegiratzea, prestatzea eta garraiatzea.
  • Paperaren industria: Biltegiratze-espazio optimizatua eta bolumen eta zama handiko kargak manipulatzea. Pertsonen segurtasunaren eta ergonomiaren garrantzia.
  • Ingeniaritza mekanikoa: Balio-kateko prozesu gero eta konplexuagoak eta lanpostuetako ergonomia, besteak beste.
  • Bestelakoak: biltegiratzea optimizatzea, segurtasuna materialen maneiuan eta garraioan, eskaerak banatzeko prestatzea, inbentarioa eta stocka kontrolatzea, produktibitatea, eta askoz gehiago.

ULMA Handling Systemsek soluzio intralogistikoak eskaintzen ditu, eta eskuragarritasun handiena bermatzen du: diseinu moldagarria eta modularra, sistema erabat automatizatuak edo erdi-automatizatuak. Halaber, u·mind suite logistikoak instalazioaren kontrola, ikusgarritasuna eta informazioa bermatzen ditu, denbora errealean eta edozein lekutatik.

Industriako joerak:

  • Lean Manufacturing estrategiak enpresa industrial askotan
  • Eskuragarritasun-indize altuen premia beharrei erantzun ahal izateko
  • Produkzio-lerroetan materiala birjartzeko abiadura kritikoa
  • Produkzio-malgutasunaren etengabeko beharra
  • Automatizazioaren garrantzia prozesu industrialen lan garestiak kontrolatzeko, ergonomia eta segurtasuna gaineratuz
  • Datuaren eta informazioaren garrantzia: softwarea 4.0 ingurunean, gero eta interkonektatuago dagoen eremu batean

Eskakizunoi erantzun ahal izateko, barne-logistika global internonektatua da gakoa, errendimendu optimoa lortzeko, eta barne-logistika balio erantsi bihurtzen da balio-kate osoan. Pertsonak, makinak, sistemak eta produktuak, guztia konektatuta.

Iñigo Jauregi
Iñigo Jauregi Senior Sales Account Manager

Zer eskeini dezakegu zure sistema intralogistikoa hobetzeko?

ULMA Handling Systemsek garatzen dituen soluzioen bidez, industria-sektoreak beste urrats bat egiten du 4.0 aroan. Barne-logistikako soluzio automatizatuak, enpresa bakoitzaren beharretara egokituta, haien prozesuak optimizatzeko: materiala jasotzea (produkziotik edo kamioitik), salgaiak biltegiratzea, garraioa eta manipulazioa, eskaerak prestatzea eta ondoren bidaltzea.

  • Biltegi automatizatuak, materialak palet, kutxa edo kubetan atonduta, eta, hala, prozesuen efizientzia maximizatuz
  • Soluzio erabat automatizatuak edo erdi-automatizatuak, enpresa bakoitzaren beharren arabera
  • Etorkizunean hazteko gaitasuna, soluzio eskalagarriei esker
  • Sistema malguak eskaerak prestatzeko
  • Segurtasuna eta ergonomia lanpostuetan
  • Paletizatzeko eta despaletizatzeko robotak
  • Garraio automatikoko sistemak: STV (Sorting Transfer Vehicle) eta AGV (Automated Guided Vehicles), besteak beste
  • Ingurune egokiak, biltegiratu beharreko produktuen ezaugarrien arabera
  • u·mind unibertsoari esker, sinplifikatu eta optimizatu egingo da kudeaketa, eta lortutako sofistikazioa lagungarri izango zaie industria-enpresei gestiorako, ekoizpena eta barne-logistika konektatuko baititu
  • Instalazioa denbora errealean monitorizatzea u·mind Sentinel baliatuz

Industria orokorra sektorerako soluzioak

hotspots
Salgaiak jasotzea

Salgaiak jasotzea:

Garraio automatikoa

Salgaiak biltegira eramateko garraio automatizatua:

Biltegiratze automatizatua

Biltegiratze automatizatua lehorrean, tenperatura kontrolatuarekin eta/edo izoztua

Pieza handietarako biltegi automatikoa:

Paletetan bildutako produktuetarako biltegi automatikoa:

Kaxa edo askatan bildutako produktuetarako biltegi automatikoa:

Eskabideak prestatzea

Efizientzia eta produktibitatea eskabideak prestatzean edo picking prozesuan

Bidalketak

Bidalketak bezeroari

U·Mind suite logistikoa

U·Mind suite logistikoa (softwarea), biltegiko eta banaketa-zentroko prozesu intralogisitko guztia kudeatzeko, kontrolatzeko eta gainbegiratzeko:

1
2
3
4
5
6
  1. 1. Salgaiak jasotzea:

  2. 2. Salgaiak biltegira eramateko garraio automatizatua:

  3. 3. Biltegiratze automatizatua lehorrean, tenperatura kontrolatuarekin eta/edo izoztua

    Pieza handietarako biltegi automatikoa:

    Paletetan bildutako produktuetarako biltegi automatikoa:

    Kaxa edo askatan bildutako produktuetarako biltegi automatikoa:

  4. 4. Efizientzia eta produktibitatea eskabideak prestatzean edo picking prozesuan

  5. 5. Bidalketak bezeroari

  6. 6. U·Mind suite logistikoa (softwarea), biltegiko eta banaketa-zentroko prozesu intralogisitko guztia kudeatzeko, kontrolatzeko eta gainbegiratzeko:

Ezagutu gure kasu arrakastatsuetako batzuk

SINTEPLAST

SINTEPLAST

Sinteplast enpresa argentinarrak eskabideak prestatzeko ahalmena bikoiztu du automatizazio intralogistikoari esker

Informazio gehiago >
GARCIA DE POU

GARCIA DE POU

Garcia de Pouk bere estrategia indartu du automatizazio intralogistikoari esker

Informazio gehiago >
SAICA PACK

SAICA PACK

Saica Packek Sevillako instalazioak automatizatu ditu

Informazio gehiago >