A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa

@lang('general.contacto_text')

Jarri gurekin harremanetan

Bagajeen tratamendurako sistema integralak diseinatzen eta garatzen ditugu. Esperientzia asko dugu sektore honetan, eta edozein aireporturen premia funtzionaletara egokitzen diren askotariko produktuak eta soluzio modularrak eskaintzen ditugu.

Gure soluzioak bezero bakoitzaren premia espezifikoetara egokitzen dira, eta aireportu txikietan nahiz nazioarteko aireportu ospetsuetan eskaintzen ditugu gure zerbitzuak. Balio-kate osoa barne hartzen duten soluzio logistiko integralak eskaintzen ditugu, prozesu logistikoaren sistema diseinatzetik, fakturatzeko eta garraiatzeko ekipamenduak eta ikuskatzeko, biltegiratzeko eta sailkatzeko sistemak diseinatzera arte.

Aireportuetako azken joerak:

Azken urteotan zehar, aireportu nazionalak eta nazioartekoak optimizatzeko inbertsioak areagotu egin dira, hainbat faktore direla eta; besteak beste, hauek: mundu mailako bidaiari kopuruaren igoera, aireportuek bete beharreko segurtasun baldintzak, hegaldien arteko konexioak errazteko premia, bidaiarientzat erosoagoak izan daitezen, eta instalazioak optimizatzeko beharrak, airelinea gehiago erakartzeko.

ULMA Handling Systems-en badakigu biziki garrantzitsua dela mundu mailako aireportu guztiak optimizatzea. Horregatik, mundu osoan egiten dugu lan; baina beti zure ondoan.

Konpromisoan eta berrikuntzan oinarritutako ibilbide luzea dugu. Izan ere, horrela bakarrik lortzen baita eboluzionatzea eta etorkizuneko Baggage Handling sistemei aurre hartzea.

Nacho Ortiz
Nacho Ortiz Baggage Handling sektoreko zuzendaria

Fabrikazio propioa: balio erantsia, kostu murriztua eta errentagarritasun handiagoa:

Produkziorako eta prototipoetarako 7.000 metro karratuko zentro bat dugu eta, bertan, proba-dorre bat eta erakustareto bat. Zentro horri esker, balio erantsia eskain diezaiekegu ULMA-ren ekoizpen-prozesuei, produkzio-kostuak murrizten baitira, eta errentagarritasun-ratioak areagotu. CAD/CAM sistema integratuak guk geuk fabrikatzen ditugu eta xafla laser bidez ebakitzeko sistema bat daukagu, automatikoki elikatzen dena, baita doitasunezko tolesteko makinak eta zenbakizko kontroleko makina-erremintak ere.

ULMA Handling Systems etengabe ari da eraldatzen, etorkizuneko sistema logistikoei aurre hartzeko. Berrikuntza eta gure bezeroekiko konpromiso pertsonala eta profesionala dira gure norabidea zehazten duten ardatzak.

Aireportuak sektorerako soluzioak

hotspots
Uhal garraiatzaileak eta fakturazio-uhalak

Uhal garraiatzaileak eta fakturazio-uhalak:

  • 3 konfigurazio desberdin, 1, 2 edo 3 uhal garraiatzailerekin
  • Hodi-bastidoreetan muntatuako uhal garraiatzaileak
  • Plug & Play uhal garraiatzaileak (mantentzeko errazak)
  • Eta askoz ere gehiago!
Sailkatzeko unitate bertikalak

Sailkatzeko unitate bertikalak:

  • Diseinu sendoa
  • Produkzioa: 1.800 maleta orduko
  • Eta askoz ere gehiago!
Karruselak

Karrusel lauak eta inklinatuak:

Karrusel lauek eta makurtuek askotariko diseinuak izan ditzakete, aireportu bakoitzaren beharretara egokitzeko: «O», «T», «L» eta «U» formako diseinuak, besteak beste.

Eta askoz ere gehiago!

Bagajeen tratamendurako mota guztietako aplikazioak:

  • Uhal garraiatzaileak
  • Desbideragailu bertikalak eta horizontalak
  • Arrabolezko bideak
  • Osaketa-hipodromo lauak/makurrak
  • Bilketa-hipodromo lauak/makurrak
  • Bagaje sailkagailuak
  • Biltegi automatikoa
  • Eta askoz ere gehiago!
1
2
3
4
  1. 1. Uhal garraiatzaileak eta fakturazio-uhalak:

    • 3 konfigurazio desberdin, 1, 2 edo 3 uhal garraiatzailerekin
    • Hodi-bastidoreetan muntatuako uhal garraiatzaileak
    • Plug & Play uhal garraiatzaileak (mantentzeko errazak)
    • Eta askoz ere gehiago!
  2. 2. Sailkatzeko unitate bertikalak:

    • Diseinu sendoa
    • Produkzioa: 1.800 maleta orduko
    • Eta askoz ere gehiago!
  3. 3. Karrusel lauak eta inklinatuak:

    Karrusel lauek eta makurtuek askotariko diseinuak izan ditzakete, aireportu bakoitzaren beharretara egokitzeko: «O», «T», «L» eta «U» formako diseinuak, besteak beste.

  4. 4. Bagajeen tratamendurako mota guztietako aplikazioak:

    • Uhal garraiatzaileak
    • Desbideragailu bertikalak eta horizontalak
    • Arrabolezko bideak
    • Osaketa-hipodromo lauak/makurrak
    • Bilketa-hipodromo lauak/makurrak
    • Bagaje sailkagailuak
    • Biltegi automatikoa
    • Eta askoz ere gehiago!

Ezagutu gure kasu arrakastatsuetako batzuk

Aeropuerto de Malaga - Costa del Sol

Aeropuerto de Malaga - Costa del Sol

Baggage Handling Systems-ek arrakastaz amaitu du Malagako aireportua - Costa del Sol EDS ESTANDAR 3 ikuskapen-makina berrietara egokitzea

Informazio gehiago >