ULMA Passenger Terminal ferian egongo da baggage handling soluzioekin
- Frankfurten apirilaren 16tik 18ra egingo den Passenger Terminal azokan parte hartuko du aurten ere ULMAk.
- ULMAk baggage handling produktuen eskaintza zabala du. Eskaintza horren barruan sartzen dira fakturazio-sistemak, ekipajeen garraioa eta bilketa, eta ikuskapen-, biltegiratze- eta sailkapen-sistemak.
Passenger Terminal aireportuen diseinuari eta eragiketei buruzko erreferentziazko Europako ekitaldi gisa finkatu da. ULMA Baggage Handling bezalako sektoreko liderrak biltzen ditu, eta mundu osoko aireportu, airelinea, hegazkin-agintaritza, gobernu eta antzeko enpresekin lotutako 1.600 eragile baino gehiago erakartzen ditu.
Feria apirilaren 16, 17 eta 18an izango da, Messe Frankurten. ULMAk 6.1. pabiloiaren D11 standa hartuko du, aireportu-instalazioen lehiakortasuna modu integralean hobetu nahi duten erakunde eta ordezkari guztiei aholkuak eta arreta emateko. ULMAk esperientzia handia du Baggage Handling System sektorean, eta edozein aireporturen beharrizan funtzionaletara egokitzen diren produktu eta soluzio modularren sorta zabala eskaintzen du: fakturazio-zintak, uhal garraiatzaileak, kadentzia handiko desbideratzaile bertikalak, desbideratzaile horizontalak, bultzatzaile horizontalak, arrabol-bideak, eraketa-hipodromo lauak/inklinatuak, bilketa-hipodromo lauak/inklinatuak, ekipaje-sailkatzailea edo biltegi automatikoa.
ULMAk baggage handling sistemen balio-kate osoa hartzen du, bezeroen beharrei modu integralean erantzunez, lay out delakoaren hasierako diseinutik mantentze-zerbitzura, proiektuaren kudeaketa osoa eskainiz. Horren erakusgarri da, adibidez, Malagako aireportuan SIEBen irteeran ekipajeak tratatzeko eta ikuskatzeko sistema berritzeko egindako proiektua, bai eta Valentziako aireportuan edo Menorcako aireportuan egindako beste proiektu batzuk ere.
Baggage Handling-eko produktuei buruzko informazio gehiago behar baduzu, jarri zaitez harremanetan eta Frankfurten itxarongo zaitugu D11 standean.