Ulma Handling Systems Logistics & Automationera itzuli da
- Ulma Handling Systems Europako hegoaldeko azoka logistiko garrantzitsuenetako batera joango da aurten ere.
- Intralogistika automatizatuko liderra 7G02 stand-ean egongo da.
- Ulma, maneiu-teknologian munduko erreferentea den Daifuku-ren partnerra, mota sektore guztietan konponbideak diseinatzeko eta garatzeko duen gaitasuna erakustera dator.
ULMA Handling Systems azaroaren 29 eta 30ean izango da Logistics & Automation azokaren hurrengo edizioan. Ekitaldia, IFEMAko (Madril) 7. pabiloian izango dena, sektore logistikoaren erreferentziazko topagunea da nazio-mailan.
ULMA Handling Systems-eko taldeak 7G02 standean hartuko ditu beren negozioaren eraginkortasuna irtenbide intralogistiko adimentsuen eta neurrira egindako soluzioen bidez hobetu nahi duten profesional guztiak, edozein jarduera-sektoretan daudela ere. ULMA Handling Systems enpresak proiektuak inplementatzen ditu merkantziak kudeatzeko, produkziotik edo hornitzaileetatik datorrena harreratik, garraiotik, biltegiratze-sistema automatizatutik eta eskaerak prestatzetik hasi eta bidaltzeraino.
Logistics & Automation-en orain arteko ediziorik handiena izango da. Aukera berezi honetarako, ULMA Handling Systems enpresak showroom birtual bat izango du bere standean, merkantziak manipulatzeko robotika autonomo eta adimentsuko soluzio aurreratuak erakusteko.
Zure zain gaude!