Panel fotovoltaikoak martxan
Eguzki plaken sistema martxan jarri dugu Oñatiko eraikinean 2024ko uztailaren 1etik.
100 kW-ko edukiera instalatua duen sistema horri esker, lehenengo bi hilabeteetan energiaren guztizko kontsumoa murriztea lortu dugu, iazko aldi berarekin alderatuta. Gainera, energia-ekoizpena eta -kontsumoa denbora errealean kontrolatzeko aukera ematen digun monitorizazio-sistema bat dugu, baliabideen erabilera eraginkorragoa bermatuz.
Aurrerapen horrek gure energia-kostuetan eragin positiboa izateaz gain, gure karbono-aztarna murrizten ere laguntzen du, jasangarritasun-helburu orokorrekin bat eginez. Segi dezagun gure erakundean praktika arduratsuak bultzatzen.