LOGIMAT 2020 azoka baliogabetuta gelditu da

LOGIMAT 2020 azoka baliogabetuta gelditu da.
Koronabirusak (covid-19) eragindako gaur egungo egoera dela eta, ULMAk ez du parte hartuko LOGIMAT azokaren 2020ko edizioan. ULMA Handling Systems-en gure lehentasun nagusiak langile guztien segurtasuna eta osasuna dira.“Gure aktibo nagusia giza kapitala da, eta haren segurtasuna eta osasuna dira gure lehentasun nagusiak”, dio Cesar Nostik, merkataritza-zuzendariak.
ULMA enpresarentzat LOGIMAT azoka erreferentea da, eta gaur egungo egoeraren ondorioz, ez joateko erabakia hartu badu ere, konpainiak azokaren eta 2021eko edizioaren arrakastaren alde egiten jarraitzen du.
“Zoritxarrez, ezingo da elkartu LOGIMAT-en ditugun bezero eta kolaboratzaileekin, eta berriro topatuko garelakoan gaude, intralogistikaren arloan garatu ditugun aurrerapenen berri eman diezaiegun gure partner guztiei”, gaineratu du Cesar Nostik.
Hori horrela, ULMA Handling Systems hemendik gutxira beste ekitaldi bat antolatzeko lan egiten ari da, azken urteetan bereganatutako ezagutzak, esperientziak eta konpainiaren aurrerapen teknologiko berriak jakinarazteko.