A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa

Grupo Entrepinaresek ULMAren sistema automatikoen eraginkortasuna berretsi du ULMAk garatutako sistema logistiko berri bat zabalduz

 Grupo Entrepinares
Grupo Entrepinaresek ULMAren sistema automatikoen eraginkortasuna berretsi du ULMAk garatutako sistema logistiko berri bat zabalduz
< Itzuli

Grupo Entrepinaresek proiektu logistiko berri bati ekin dio ULMA Handling Systemsen eskutik, Valladoliden dituen instalazioen zentro logistikoa handituz.

Handitze berri horrek sistema automatiko bat izango du, hondo bikoitzeko garabi pilatzaileek kudeatutako gaztak heltzeko hiru kamera gehigarriz osatua. 
Gainera, STV sisteman ibilgailu berri bat sartuko da, garraio automatikoko sistemaren fluxu berriak bere gain hartu ahal izateko.

ULMAk Grupo Entrepinaresentzat abian jarritako proiektu guztien garapenari esker, konpainiak bere sistema logistiko osoa automatizatu ahal izan du, gaztak ekoizpenetik ateratzen direnetik azken kontsumitzailera arte, elikagaien trazabilitatearen kontrol zorrotza mantenduz uneoro.

Automatizazioak, era berean, bezeroei eskainitako zerbitzu eta produktu kalitatea hobetzea ahalbidetu du, prozesu logistikoak optimizatuz eta zerbitzu malgutasuna hobetuz. Horrela, gaztaren tradizioa eta azken berrikuntza teknologikoak bateratzea lortu du Entrepinares Taldeak.

Grupo Entrepinares nekazaritzako elikagaien sektoreko familia enpresa da, ia 40 urteko historia du, eta gaztak eta esnekiak egiten ditu.

Newsletter

Harpidetu gure aktualitateko berripaperera

Harpidetu