CARREFOUREK AUTOMATIZAZIO LOGISTIKOAREN BIDETIK AURRERA EGIN DU
![CARREFOUREK AUTOMATIZAZIO LOGISTIKOAREN BIDETIK AURRERA EGIN DU](https://www.ulmahandling.com/uploads/news/xCarrefour.jpg.pagespeed.ic.bHkxaM8-jw.jpg)
Carrefourek, Alpeetan dagoen CSD filialaren bidez, ULMA Handling Systemsen esku utzi du automatizazio logistikoko proiektu baten garapena Frantzian, Alby-sur-Chéranen duen biltegirako.
Proiektua ULMAk diseinatu du, eta horri esker, Carrefourek eskaeren prestaketaren fidagarritasuna hobetuko du. Horrez gain, bere ekoizpena handitu eta langileen lan-baldintza ergonomikoak hobetuko ditu.
Proiektu berri honek ULMA Handling Systemesek banaketa handiaren sektorearen alde egindako apustua finkatu du, eta berriro ere ingeniaritza logistikoko enpresak sektore honetan duen esperientzia nabarmentzen du.
Carrefoureko instalazioa Frantziako Rhône-Alpeak Auverge eskualdeko supermerkatuan fruta eta barazki freskoak hornitzeko diseinatuta dago, beraz, biltegi automatikoak zerbitzu bikaina ekarri die bezeroei. Horrela, bere produktu eta zerbitzu guztien ekoizpena eta kalitatea hobetuko du.
Instalazioak 6º eta 8º arteko tenperatura kontrolatuta mantenduko du eta 6 sarrera-postu, bi Unit Load transelebadorez osatutako biltegi robotizatu bat eta erretiluak biltzeko bost robot (FSS) izango ditu. Horrez gain, biltegiak postu automatikoak eta erdi-automatikoak izango ditu paletizatzeko eta paletak ateratzeko. Horrela, sistema honi esker, plastikozko, kartoizko eta zurezko produktu-kutxak manipulatu ahalko dira.
Jarri gurekin harremanetan proiektuari buruzko informazio gehiago lortzeko!