AZA Logistics logistika operadoreak bat egin du automatizazioarekin
Aza Logistics erakundeko banaketa-zentro automatizatu berriari esker, produktibitate, eraginkortasun eta optimizazio handiagoa lortuko dira eskura dagoen espazioan, eta horrek bezeroei eskainiko dien zerbitzua nabarmen hobetuko du
AZA Logistics erakundeak, egoitza nagusia Valentzian duen logistika operadore integralak, Saguntoko banaketa zentroaren barruko logistika automatizatzea erabaki du (60.000 palet hutsunetarako gaitasuna du, eta sendagaiak, kosmetika eta ontziratutako elikadura biltegiratzeko ziurtagiriak ditu), ULMA Handling Systems integratzailearen eskutik. Azken hori, 1984. urteaz geroztik, DAIFUKUren banatzaile esklusiboa da, Japoniako fabrikatzailea eta munduko liderra garabi pilatzaileetan eta ekipamenduetan.
"Proiektuari ekiteko orduan, eskaerak prestatzeko prozesuan akatsak 0ra murriztu beharra ikusi genuen, picking operazioen produktibitatea handitu eta, ondorioz, gure bezeroentzako kostuak murriztu", adierazi du German Monederok AZA Logisticseko zuzendari nagusiak.
AZA Logisticseko automatizatutako instalazio berriek mini-load garabi pilatzaileek kudeatutako biltegi automatizatua izango dute, helburua logistika operadorearen misioa lortzea izango da pickingean produktibitatea maximizatzea; bere interes taldeen ongizatea eta aberastasuna sortzen laguntzea. “Automatizazio proiektuari esker hainbat abantaila izango ditugu AZA Logisticsen; gure bezeroekin lehiakorragoak izatea, eskaerak prestatzeko gaitasun handiagoa izatea eta egun presentzia txikiagoa dugun beste jarduera sektore batzuetara iristea”, azaldu du German Monederok. “Horrez gain, langileen ergonomia hobetu egingo da eskaerak prestatzeko prozesuan”, jarraitu du Monederok.
Kaxen biltegi automatikoak 23.500 posizio baino gehiagorentzako edukierako izango du eta 18 metrotik gorako altuera. Horri esker, AZA Logisticsek eskaeren prestaketa eraginkorragoa, zehatzagoa eta arinagoa egin ahal izango du, gainera funtzio desberdinak ere beteko ditu, adibidez: unitateen pickingerako beste azpisistema batzuk berrezartzea eta paletizazioaren eta bidalketen sekuentziazioa. “ULMA Handling Systemsen dedikazioa eta aholkuak, automatizazio merkatuan erakutsi duten gaitasunarekin, ezagutzarekin eta sinesgarritasunarekin batera giltzarri izan dira aukeraketa egiteko”, amaitu du AZA Logistics erakundeko zuzendari nagusiak.