Picking Cart

Agindu anitz, bira bakarra. Cart picking sistemak operadorea agindu anitz aldi berean akatsik gabe biltzera gidatzen du, minutu gutxitan prest dagoen plug-and-play konfigurazioarekin.

Zer dira Picking Cart-ak?

Picking Cart lagundutako orga bat da, eskaerak prestatzen diren bitartean langilea gidatzeko diseinatua, eraginkortasuna hobetuz eta akatsak murriztuz. Sistema moldakorra da, eta lehendik dauden ibilgailuei nahiz eskaerak prestatzeko berariaz diseinatutako ibilgailuei aplika dakieke. Ibilgailuek haririk gabeko modulu argitsuen multzoa dute.

Sistema horren bidez, langileek ibilbide ezin hobea egiten dute biltegian, hainbat eskaera prestatzen dituzte aldi berean eta akatsik gabe, eta denbora errealean ematen diote sistemari prestaketaren egoeraren berri.

Konexioa dauka

Funtsezo ezaugarriak

Aldi bereko prestakuntza, beharrezkoak ez diren ibilbiderik gabe

Aldi berean hainbat eskaera prestatzeko aukera ematen du, beharrezkoak ez diren ibilbideak kenduz eta denbora ez-emankorrak murriztuz. Picking Cart eta eskaerak prestatzeko sistema konbentzionala bereizten dituen mekanismoa da.

Zehaztasuna eta produktibitatea

Prestaketako akatsak ezabatzen ditu eta picking prozesuaren produktibitatea handitzen du.

Denbora errealean jarraikortasuna

Sistemak uneoro ezagutzen du eskaera bakoitzaren prestaketaren egoera.

Malgutasuna eta integrazioa

Plug & play diseinuari esker ikasteko eta instalatzeko erraza, eta Pick to Light, Pick to Voice edo irrati-frekuentzia bezalako sistema osagarriekin bateragarria.

Picking Cart-arekin arrakasta-istorioak

Belenus
Hardwarea eta brikolajeaBiltegiratze automatikoaEskaera betetzeaBrasil

Belenus

BELENUS

60.000 SKU etenik gabeko biltegian: 24 ordu, 7 egun

Système U
SupermerkatuakFrantziaEskaera betetzeaBiltegiratze automatikoa

Système U

SYSTÈME U

Ehungintzan egunean 22.000 eskaera-lerro arte, paper bakar bat ere gabe

Teknologia bitarteko da.
Helburua irtenbide bat aurkitzea da.

ULMA Handling Systems-en, proiektu bakoitzari ikuspegi zabala eta aholkularitza-jarrera batekin heltzen diogu. Zure operazioen, prozesuen eta eskakizun zehatzen azterketa sakona egiten dugu, gaur egungo erronkei aurre egiten ez ezik, biharko erronkak ere kudeatzeko gai den intralogistika-soluzio bat diseinatzeko.

Gure hurbilketa ez dago teknologia zehatz batean oinarrituta, baizik eta zure beharretan. Aurrerako sistemak eta teknologia berritzaileen portfolio zabala dugu, baina aldea gure integrazio gaitasunek eta ingeniaritza aditu-lanek eragiten dute. Kasu bakoitza xehetasunez aztertzen dugu eta balio errealak eskaintzen, errendimendua optimizatzen eta eskalagarritasun eraginkorra ahalbidetzen duten teknologiak bakarrik hautatzen ditugu.

Horrela ulertzen dugu berrikuntza: ez joera gisa, baizik eta irtenbide sendo, malgu eta pertsonalizatu bat eskaintzeko erabiltzen den tresna gisa. Izan ere, teknologia onena ez da beti aurreratuenena, baizik eta zure beharretara ondoen egokitzen dena.

Hitz egin dezagun